Bigorrako Konderria
Bigorrako Konderria (okzitanieraz: Comtat de Bigòrra; frantsesez: Comté de Bigorre) Erdi Aroko frantziar erakunde feudala izan zen, egungo Bigorra eskualdean zegoena. Hiriburua Tarbe zuen.
Bigorrako Konderria Comtat de Bigòrra | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
IX. mendea – 1607 | |||||||
Konderri feudala | |||||||
| |||||||
Gaskoinako feudoak 1150 inguru | |||||||
Geografia | |||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Erdi Aroko latina Antzinako okzitaniera | ||||||
Historia | |||||||
|
Historia
aldatuFakilene izeneko akitaniar printzesak Donatus Lupus bere semearentzat sortu zuen konderria.[1] Lehenengo kondearen aita Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoa izan zen.[2] Jatorrizko konderriak laster feudo batzuk galdu zituen: lehenengo bi belaunalditan Lavedan, Aster, Aure eta Montaner galdu zituen.
XI. mendean lehenengo dinastia amaitu zen eta konderria Foixko kondeen eskuetara pasa zen. Ehun Urteko Gerran ingelesen eta frantziarren eskuetan izan zen.
Kondeen zerrenda
aldatuBigorrako etxea
aldatu- 840 – ??? Donatus Lupus I.a
- ??? – 910 Lupus I.a
- 910 – 930 Donatus Lupus I.a
- 930 – ??? Erramun I.a Donatus
- ??? – 980 Arnaldo
- 980 – 1030 Gartzia Lupus
- 1030 – 1038 Gersenda
- 1030-1037 Bernardo I.a Roger
Foixko etxea
aldatu- 1038 – 1077 Bernardo II.a
- 1077 – 1080 Erramun II.a
- 1080 – 1095 Beatrix I.a, Zentulo V.a Biarnokoarekin ezkondu zena
- 1095 – 1113 Bernardo III.a
- 1113 – 1130 Gendule II.a
- 1130 – 1156 Beatrix II.a, Petri Marsangoarekin ezkondu zena
Marsango etxea
aldatu- 1156 – 1178 Gendule III.a
- 1178 – 1194 Estefania Beatrix III.a, Bernardo IV.arekin (1180-1194) ezkondu zena
Commingesko etxea
aldatu- 1194 – 1251 Petronila I.a, Gaston VI.a Biarnokoa (1196-1214), Nuño Santxez (1215-1216), Guy Bigorrakoa (1216-1220), Aimeric Racongoa(1221-1224) eta Boso Bigorrakoarekin (1228-1247) ezkondu zena.
Montforteko etxea
aldatuHarrezkero, ondorengotza zalantzazkoa izan zen eta frantziar eta ingelesen eskuetan izan zen. 1360an, Bretignyko hitzarmenari esker frantsesek bereganatu zuten. 1407an, Bernardo VII.a Armagnacekoak Joanes I.a Foixkoari saldu zion eta hauen eskuetan bukatu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Mussot-Goulard, Renée. (1982). les princes de Gascogne. Lectoure.
- ↑ Settipani, Christian. (2004). La Noblesse du Midi Carolingien. Études sur quelques grandes familles d'Aquitaine et du Languedoc, du IXe au XIe siècles. Toulousain, Périgord, Limousin, Poitou, Auvergne. in: Occasional Publications / 5. Oxford: Linacre College, Unit for Prosopographical Research, 14, 16 or. ISBN 1-900934-04-3..