Besteen odola (frantsesez: Le Sang des autres) Simone de Beauvoir idazle frantsesak 1945eko abuztuaren 1ean plazaratu zuen eleberria da. 1984an Claude Chabrol zuzendariak zinemara eraman zuen. Euskaraz, Oier Alonsok itzulita, 2001ean plazaratu zen. Irakurlegoak berotasunez jaso zuen eta kritikaren aldetik ere arrakasta handia izan zuen.[erreferentzia behar]

Besteen odola
Jatorria
Egilea(k)Simone de Beauvoir
Argitaratze-data1945
IzenburuaLe Sang des autres
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaÉditions Gallimard
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzafrantsesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis
Argumentu nagusiaBigarren Mundu Gerra

Argumentua aldatu

Liburuak erresistentzia eta okupazioaren goibeherak kontatzen ditu. Horrela laburtu du liburua Txalaparta argitaletxeak: "Jean Blomart, etxe oneko semea, kontzientziaren ausikiekin bizi da gaztetatik: bere jatorri burgesaren eta langile-klasearen artean hautatu beharraz, hasieran; komunisten estrategiaren eta sindikalismo hutsaren artean, gero; neska baten maitasun sutsua onartu edo ez, bitartean; naziei aurre egitekotan armak eskuetan hartu edo ez, hurrena. Norberaren ekintzek beste batzuen bizitzan ere ondorio zuzenak izaten baititu, norbere odola ez ezik, besteena ere jokoan jarriz. 1945ean kaleratutako eleberri honek II. Mundu Gerraren aurreko giroa eta Frantziako Erresistentzia azaltzen ditu batik bat, baina, horrez gain, hainbat pertsonaiaren erretratu bikainak eskaintzen dizkigu, beren kontraesan eta gazi-gozo guztiekin: Hélène, Paul, Marcel, Madeleine...".[1]

Zineman aldatu

Eleberria 1984an moldatu zen zinemarako. Filma frantziar-kanadiarra zen eta zuzendaria Claude Chabrol. Aktore nagusiak, bestetik, hauek ziren: Jodie Foster, Michael Ontkean, Sam Neill eta Lambert Wilson.[2]

Euskarazko bertsioa aldatu

  • Besteen odola, "Literatura Unibertsala", Ibaizabal, 2001. ISBN: 978-84-1360-029-1. Itzultzailea: Oier Alonso. 2021ean berriro ere plazaratu zen "Urrezko biblioteka" sailean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu