Bertso-Hop Negu Gorriak euskal hip hop musika taldearen abesti bat da. 1990an Negu Gorriak diskoaren barnean kaleratu zuten. 1990eko abenduan single moduan ere argitaratu zuten 7" formatuan.

Bertso-Hop
Negu Gorriak(r)en abestia Negu Gorriak albumetik
Argitalpena1990eko abendua
Musika motahardcore
hip hop
DiskoetxeaOihuka
IdazleaFermin Muguruza
Andoni Egaña
Anjel Mari Peñagarikano
EkoizleaNegu Gorriak
Negu Gorriak abesti zerrenda
Amodiozko kanta
(6)
"Bertso-Hop"
(7)
Radio Rahim
(8)

Singlearen abestiak aldatu

  • A aldea: «Bertso-Hop».
  • B aldea: Bertsolari Txapelketa Nagusia 1986. Donostia. Goizeko saioa.

Gaia aldatu

Abestian 1986an Donostian Bertsolari Txapelketa Nagusiaren barnean Andoni Egañak eta Anjel Mari Peñagarikanok botatako bertsoak[1] kantatzen dituzte Fermin Muguruzak eta Josu Landa kolaboratzaileak. Hasieran Laxaro Azkunek jarri zuen gaia ageri da sanpleatuta, eta gero Landak Egañarenak kantatzen ditu (amonaren rola), bertsokera estiloan, eta Muguruzak erantzuten dio rap eginez, Peñagarikanoren hitzekin (amonaren ohean mozkorra sartu den bilobaren rolean). Rap eta hardcore-a uztartzen dira aldi bere base erritmikoan.

Bertso-Hop, halaber, Irunen irekita egon zen disko-denda baten izena izan zen.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Egaña eta Peñagarikano - 1986 Bertso Txapelketa Nagusia» Dailymotion (Hitzetik Hortzera) 2014-11-02 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).