Berliner FC Dynamo (izen osoa Berliner Fussball Club Dynamo e. V.) Alemaniako Berlin hiriburuko futbol taldea da. Gaur egun laugarren mailan ari bada ere, Ekialdeko Alemaniako Liga gehien irabazi zituen taldea da.

Berliner FC Dynamo
Ezizena(k)weinrot-weiß (ardo koloredunak)
Sorrera1953
Futbol zelaiaSportforum Hohenschönhausen
edukiera: 12.400 lagun
inaugurazioa: 1986
PresidenteaAlemania Norbert Uhlig
EntrenatzaileaAlemania René Rydlewicz
Liga4. maila
2022-236.a
Webguneahttp://www.bfcdynamo.biz/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1987-88 denboraldiko taldea.

Historia aldatu

1949an Sportgemeinde Deutsche Volkspolizei Berlin izeneko futbol talde bat eratu zen. 1953an ordea lehen mailan ari zen SC Volkspolizei Potsdam taldearekin elkartu eta Sportvereinigung Dynamo Berlin eratu zen. Lehenengo titulua 1959an eskuratu bazuten ere taldeak ez zuen maila nabarmen igo.

1966an taldea birfundatu zen Berliner Fußballclub Dynamo izenarekin. Erich Mielke, Stasi polizia sekretuaren buruak, berehala babestu zuen eta honek taldearenganako gorrotoa piztu zuen zaleen artean. Aipatzekoa da 1972an Europako Futbol Errekopako final erdietara iritsi zela. Moskuko Dinamok utzi zuen finaletik kanpo bi partidatan 1-1 berdindu eta hirugarrenean 4-1 irabazi ondoren.

Taldearen "urrezko aroa" 1979an iritsi zen, 10 urtetan jarraian irabazi baitzuen DDR-Oberliga txapelketa. 1980 eta 1984an gainera Europako Kopako final laurdenetara iritsi zen.

Erregimen komunista erori eta Alemania batzerakoan izena berriz aldatu zuen 1990an FC Berlin bihurtuz. Ligak bateratu zirenean hirugarren mailan gelditu zen. 1999an berriz hartu zuen Dynamo izena. Azken urteetan laugarren mailan dabil.

Palmaresa aldatu

Alemanian: 14 aldatu

Nazio artean: 0 aldatu

Kanpo estekak aldatu