Bergarako udal pilotalekua
Bergarako eraikinak
(«Bergarako Udal Pilotalekua» orritik birbideratua)
Bergarako Udal pilotalekua Bergarako pilotalekua da. 1885eko ekainaren 29an inauguratu zuten eta 1915ean estalkia eraiki. 35.40 metroko luzeera, 9,30 metroko altuera eta 9,90 metroko zabalera ditu. [1]
Udal pilotalekua | |
---|---|
[[Fitxategi:|285px]] | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°07′07″N 2°24′53″W / 43.11855°N 2.41482°W |
Ondarea | |
391 | |
XX. mendeko 40. eta 50. hamarkadetan euskal pilotaren gune nagusienetako zen. Bertan jokatu ziren eskuz-eskuko hainbat final, besteak beste, Gallastegi eta Atano III, Gallastegi eta Akarregi edo lau t'erdiko Ogeta eta Barberitoren artekoa. [2]
Eraikin honetan kontzertuak (Udal Musika Banda, Musikalak, etab.) eta beste hainbat ekitaldi ere (Erramu Zapatuko Herri Bazkaria, Boxeo ekitaldiak [3], etab.) ospatu dituzte.
Pilotalekuaren kontrakantxan Atano III.aren irudia ikus daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «FRONTÓN MUNICIPAL DE BERGARA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vidarte, Author: Isabel. (2016-01-04). «Frontón Municipal de Bergara» pelotamano.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El frontón municipal de Bergara se convertirá en un ring» Noticias de Gipuzkoa 2022-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
Kanpo estekak
aldatu- 1948ko eskuz-eskuko finalaren argazkiak: https://www.youtube.com/watch?v=KSWoQNwysPA&t=6s
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |