Wikipedia:Nola irakurri taxotaula bat

Artikulu honek zelan irakurtzen den taxotaula bat azaltzen du. Gura duzuna taxotaulak egin edo editatzea bada, begira taxotaula bat eratzeko era.

Taxotaulak organismo baten edo organismo talde baten onartutako sailkapen zientifikoa azaltzen duten taulak dira (sarritan egoten dira taxoi baten izenari eta egoerari buruzko eztabaida taxonomikoak).

2005an, ingelesezko Wikipediak 10.000 taxotaula baino gehiago zituen.

Begira Coloradoko patata kakalardo artikuluan agertzen den taxotaula erakusten duen eskuineko irudia.

  1. Egonez gero, taxotaularen titulua euskarazko izaki bizidunaren izen arrunt bat da; ez badago, bere izen zientifikoa.
  2. Espezie askotan, lerro honetan espeziearen iraute egoera agertzen da — espeziea bizirik irauteko probabilitatearen adierazlea dena. Coloradoko patata kakalardoa "seguru" dago: epe laburrean ez dago espeziaren banakoen motako izakiak desagertzeko arriskurik. Arriskuan dauden espezieak galtzeko zorian dauden espezieen IUCNren Zerrenda Gorriaren arabera sailkatzen dira Wikipedian.
  3. Banako tipiko baten irudi bat.
  4. Taxotaularen erdiko zatian gaur egunean artikuluan deskribatutako organismoaren edo organismo taldearen onartutako sailkapen zientifikoa aurkezten da. Hau da, organismoa taldekoa duten "taxoi" (latinez ‘’taxon’’ singularrean eta ‘’taxa’’ pluralean) deitutako taldeen hierarkia. Taxonomia dudazkoa edo eztabaidatua denean, edo berraztertzen ari denean, atal honetan momentuan gehien adostutakoa sartzen da; ez azken uneko ikerketen emaitzak.
  5. Sailkapenaren ezkerraldean eskuinean izendatzen diren taxoien “mailak”. Espezie bat erlazionatuta dauden, elkarren irudikoak diren eta elkarrekin ugaltzeko gai diren banakoz osotutako populazioa da. Genero baten (erlazionatutako espezie talde baten) barruan dago, genero hori familia baten (erlazionatutako genero talde baten) barruan; horrela jarraituz gero eta talde zabalagoak kontuan hartzen direla. Normalean, hemen erakusten den zazpi "garrantzi handiko mailetako" sailkapena erabiltzen da, baina zehaztasun gehiago ematea komeni denean "garratzi txikiko maila" batzuk ere erabili ahal dira. Adibidez, subfamilia bat ager daiteke familia eta generoaren artean.
  6. Izen binomiala espezie batentzako gaur egun onartutako izen zientifikoa da. Generoaren izena eta, jarraian, "epiteto espezifiko" batez osatuta dago. Izen binomialak aukeratzerakoan kontuan izan behar da organismo ezberdin bik ezin dutela izen berbera izan; hori horrela izanda zientzialariek Leptinotarsa decemlineata izena erabili ahal dute Coloradoko patata kakalardoaz berba egiteko, anbiguotasunez berba egitearen beldur barik.[1] Izen binomialak latinez, edo latinera letraldatutako beste hizkuntzez, idazten dira. (Hau XVIII. mendeko zientzian du jatorria, orduan zabaldu zen sistema binomiala eta garai hartan argitalpen zientifikoak gehien bat latinez egiten ziren.) Coloradoko patata kakalardoaren kasuan Leptinotarsa "oin mehe" esan nahi duen greziera latinizatua da; decemlineata "hamar lerroko" esan nahi duen latina. Ohikoaz gain, guztiz komenigarria da generoen eta espezieen izenak hizki etzanez idaztea. Generoaren lehenengo hizkia larria da; espeziearen epiteto osoa beti idazten da hizki txikiz, toki edo pertsona baten ohorean jarrita badago ere.
  7. Izen binomialaren azpian izen horren asmatzailea dago (“autoritatea”) — izena eta organismoaren deskribapena (edo deskribapen horren erreferentzia) lehenengoz argitaratu zuen pertsona. Kasu honetan, Leptinotarsa decemlineata izena Thomas Say (1787–1843) AEBetako naturalistak erabili zuen lehenengoz, 1824an argitaratutako bere American Entomology, or Descriptions of the Insects of North Americaren lehenengo liburukian. Konbentzioz, izena parentesiz inguratuta agertzen ez bada espezia lehenengo aldian egokitu zen genero berberean jarraitzen duela kokatuta esan gura du (parentesiez espeziea generoz aldatu dela adierazten da).
  8. Espeziea berriro agertzen da era laburrean. Espeziearen gainean are the "higher taxa" to which it belongs:
  9. Leptinotarsa generoak 30 kakalardo espezie baino gehiago ditu, gehien ezagutzen direnak Coloradoko patata kakalardoa eta Leptinotarsa juncta Sasi patata kakalardoa izanik.
  10. Chrysomelidae. orri kakalardoen familia da. Familia honek 35.000 kakalardo landare jaleko deskribatutako espezie baino gehiago ditu.
  11. Coleoptera kakalardoen ordena da, 350.000 deskribatutako espezie baino gehiagorekin. Kakalardoek benetako hegoak estaltzeko balio duten elitro deitutako hegoestalki pare bat dute.
  12. Insecta intsektuen klasea da, 800,000 deskribatutako espezie baino gehiagorekin. Intsektuek hiru segmentu gorputzean (burua, bularraldea eta sabelaldea) eta sei hanka dituzte.
  13. Arthropoda artropodoen filuma da, artropodoek gorputz segmentatua, hanka giltzaduradunak eta exoeskeleto gogorra dituzte.
  14. Animalia animalien erreinua da, animaliak zelulaniztunak eta, gehienetan, mugitzeko eta haien ingurumenari erantzuteko gai dira.

Organismo baten sailkapen zientifikoa hipotesi zientifikoa da. Froga berriek berrets edo gezurta dezakete. Ikerketa berri batek erakuts dezake Coloradoko patata kakalardoa espezie bakar bat ez dela, oso hurbil dauden baina ezberdinak diren espezie batzuk baino; beharbada espezie kriptikoen konplexu bat. Litekeena da taxonomista batek aztertzea zehaztasunez Chrysomelidae familiaren espezieak eta sailkapen berria proposatzea, familia hori beste familia txikiagotan bananduz edo beste familia batzuekin batuz.

Oharrak aldatu

  1. Kontuan izan arau honek bakarrik balio duela kode (izenak bikoizten ez direla ziurtatzeko taxonomistek jarraitzen dituzten arauen multzo) berberaren arabera izendatzen diren organismoentzat. Taxonomistek beste ‘eremutako’ izenak ez kopiatzeko aholku sendoa jasotzen badute ere, ez dago debekatuta hori egitea. Animalien eta landareen erreinuetan bikoiztuta dauden genero izen asko daude. Prunella modularis espezieak (txori bat) eta Prunella vulgaris espezieak (landare bat) genero izen berbera dute; beste eredu bat Liparis generoarena da (arrain batzuen eta orkidea batzuen generoa). Gaur egun gutxienez hiru kode daude izen zientifikoak aukeratzeko: International Code of Botanical Nomenclature (ICBN) kodea landare eta onddoentzat, International Code of Zoological Nomenclature (ICZN) kodea animalientzat, eta International Code of Nomenclature of Bacteria (ICNB) kodea prokaryotaentzat; kode bakoitzak ez du ezelango baliorik bere eremuaren kanpo (begira Nomenklatura kodeak).