Thomas Bayes

matematikari britainiarra

Thomas Bayes (Londres, 1702 - Tunbridge Wells, Kent, Ingalaterra, 1761eko apirilaren 7a) britainiar matematikaria izan zen. Ikasketak etxean egin zituen, irakasle pribatuekin; haietako bat Abraham de Moivre matematikaria izan zela esaten da. Bere aita artzain ez-konformista (anglikanoa ez zen eliza protestante batekoa) zen, eta 1720ko hamarkadaren hasieran bera ere arima artzain-lanetan hasi zen bere herriko kapera presbiterianoan. 1752an utzi zuen kargua. Bere probabilitatearen teoria Londresko Errege Elkarteko Philosophical Transactions aldizkarian argitaratu zuen 1764an, Essay towards solving a problem in the doctrine of chances (Zoriaren dotrinako problema baten ebazpenari buruz) artikuluan. 1742an Errege Elkarteko kide hautatu zuten, nahiz eta ordu arte matematikari buruzko lanik ez zuen argitaratu; izan ere, bizitzan zehar ez zuen berak izenpetutako lanik argitaratu. 1781ean Laplacek Bayesen ondorioak onartu zituen; geroago, Condorcetek aipatu zituen, baina ahaztuta geratu ziren harik eta Boolek Laws of Thought (Pentsamenduaren legeak) liburuan azaldu zituen arte. Ordutik aurrera, Bayesen teknikek eztabaida ugari sortu zuten matematikaren munduan.

Thomas Bayes

Bizitza
JaiotzaLondres, 1702
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaRoyal Tunbridge Wells (en) Itzuli1761eko apirilaren 17a (58/59 urte)
Hobiratze lekuaBunhill Fields Burial Ground (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, estatistikaria, klerikoa eta filosofoa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu