Stout Britainiar Uharteetako garagardo mota bat da, berez ale garagardo motaren aldaera oso iluna da.

Stout
Jatorria Errsuma Batuko bandera Erresuma Batua
Hartzidura mota Goikoa
Graduazioa 6-9 gradu
Dentsitatea 3-7 ºP
Kolorea Garagardo kolorea 20 SRM eskala 20 / Garagardo kolorea 40 SRM eskala 40 SRM
Mingostasuna 22-55 IBU
Stout garagardo pinta bat ogi puska batez eta gurinez lagundurik.
Stout garagardo pinta bat ogi puska batez eta gurinez lagundurik.

Jatorriz, stout zapore oso sendoa zuen garagardoari ematen zitzaion izendapena da, garagardotegi batek ekoitzitako bolumeneko %7-8ko alkohol kopurua zuena, nahiz eta gaur egun, stout garagardoaren barnean aldaera ugari egon, bai gozo zein idorrak, eta %4-8 arteko alkohol bolumenekoak.

Stout garagardoa porter garagardo motari estuki lotua dago, eta gaur egun stout garagardo gisa ezagutzen dena, berez, stout porter motatik eratorritako garagardoa da, alegia, porterra baino sendoagoa den garagardoa.

Dublin hirian, Guinness irlandar garagardo ospetsuaren sortzailea zen Arthur Guinness garagardogileak porter garagardoari garagar txigortua gehitu eta garagardo horri Dry Irish Stout izena ipini zion.

Kanpo estekak aldatu