Schleswigeko Dukerria

Schleswigeko Dukerria (danieraz: Hertugdømmet Slesvig; alemanez: Herzogtum Schleswig; behe-alemanez: Hartogdom Sleswig; iparraldeko frisieraz: Härtochduum Slaswik) edo Schleswig Danimarkako hegoaldeko eta Alemaniako ipar-mendebaleko lurraldea da, Jutlandiako penintsularen hegoaldean, Ipar itsasoaren eta Itsaso Baltikoaren artean.

Schleswigeko Dukerria
Hertugdømmet Slesvig
Herzogtum Schleswig
1058 – 1866
Dukerri feudala
Monarkia
Schleswigeko Dukerriko bandera

Schleswigeko Dukerriko armarria

Geografia
HiriburuaSchleswig, Flensburg, Kopenhage
Kultura
Hizkuntza(k)Daniera
Alemana
ErlijioaKatolizismo, Luteranismo eta Menonitismo (XVI. mendetik aurrera), Judaismo
Historia
Aurrekoa
Ipar Itsasoko Inperioa
Ondorengoa
Schleswig-Holsteingo probintzia

Historia aldatu

Aintzinean K.a. II. mendetik aurrera jutoak eta angloak (frisiarren kideak) bizi ziren Jutlandian. Baina V. eta VI. mendeetan gehienek Ingalaterrarantz abiatu ziren. Beraz, daniarrek iparraldetik eta saxoiek hegoaldetik haien lekua hartu zuten. Guda askoren eta gero Schleswig Danimarkako dukerri bihurtu zen XII. mendean eta erreinu haren barnean egon zen.

Holsteinekin batuta zegoela, eta alemaniar asko bizi zirela argudiatuz, Prusiako koroak 1865ean bereganatu zuen. 1920an, Lehen Mundu Gerraren ondoren, Danimarkaren barnean egotea erabaki zuten Ipar Schleswigeko biztanle gehienek. Hegoaldekoak, alemaniar Schleswig-Holstein herrialdean jarraitu zuten

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu