Roscommon konderria
Roscommon konderria, County Roscommon edo Contae Ros Comáin Irlandako erdialdean dago, Connachteko probintziaren barruan. 2.547 km²-ko azalera dauka eta 2011an 64.065 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Roscommon/Ros Comáin da.
Roscommon konderria | |||
---|---|---|---|
County Roscommon Contae Ros Comáin | |||
Island_of_Ireland_location_map_Roscommon.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Roscommon 53°38′0″N 8°11′0″W | ||
Azalera | 2.547 | ||
Mugakideak | Mayoko konderria, Sligoko konderria, Leitrimeko konderria, Longfordeko konderria, Westmeatheko konderria, Offalyko konderria eta Galwayko konderria | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | legislative body of Roscommon County Council (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 64.436 (2016) | ||
Dentsitatea | 25,29 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
roscommoncoco.ie… |
Herriak aldatu
- Roscommon/Ros Comáin (5.693), hiriburua
- Castlerea/An Caisleán Riabhach (3.055)
- Boyle/Mainistir na Búille (2.522)
- Strokestown/Béal na mBuillí (773)
- hauetaz gain Athloneren (15.558) mendebaldeko auzoa.
Historia aldatu
Irlandar mitologiako Maeve erreginaren sorlekua da. Roscommoneko konderria berriz Erdi Aroan eratu zen, normandiarrek Connacht Erresuma eskuratu eta zatitu zutenean.
Ondasun nabarmenak aldatu
- Roscommoneko gazteluaren aztarnak
- Clonalis etxea
- Strokestown Park
- Boyleko abade-etxearen aztarnak
- Key aintzira
Roscommondar ezagunak aldatu
- William Wilde (1815-1876), medikua eta Oscar Wilderen aita.
- Percy French (1854-1920), abesti egilea.
- Douglas Hyde (1860-1949), Irlandako presidentea (1938-1945).
- Maureen O'Sullivan (1911-1998), aktorea, Hollywoodeko izarra.
- Albert Reynolds (1932- ), Irlandako presidentea (1992-2008).
Iruditegia aldatu
-
Roscommoneko gaztelua
-
Boyleko abade-etxea