Moja Domingotarren Eliza eta Komentua

Moja Domingotarren Komentua eta Errosarioko Ama Birjinaren Eliza Tuteran (Nafarroa) XVII. mendean eraikitakoak dira.[1]. Tuterako Alde Zaharrean dago kokatuta.

Moja Domingotarren Komentua
Fatxada nagusia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°03′47″N 1°36′37″W / 42.06316°N 1.61025°W / 42.06316; -1.61025
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1623
Izenaren jatorriaOur Lady of the Rosary (en) Itzuli
ElizbarrutiaTuterako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloamanierismoa

Historia aldatu

Komentua 1623 eta 1635 artean eraiki zen. 1810an, Iberiar Penintsulako Gerran, militar frantsesek, beste hainbeste tokitan bezala, kaserna moduan erabili zuten. Aurreko fatxada, oso hondatuta zegoela, 2000-2001 urteetan berritu egin zen.

Deskribapena aldatu

Komentuak latindar gurutzearen planta du, hiru nabekin. Nabeak gurutze formako zutabeez guztia 30 metroko luzerako bost tartetan bereizita daude. Upel erdiko bobeda du gurutzaduran. Estiloa apaingarri barrokozko manierista. Dorre oktogonala du, ladreiluz egina, orratz esferikoaz burututa. Ikusgarriena harriz egindako fatxada nagusia da, XVII. mendeko ohikoa zen manierismo estilokoa; esaten da Madrilgo Mesedeetako Elizaren antzekoa dela. Barruan, erretaula nagusia dago, Francisco Gurrea tuteratarrak egina; barrokoa elementu churriguerescoez egindako obra da. Aipatzekoak dira baita ere Berdusanek 1689an egin zituen margolanak.[2]

 
Fatxada nagusia ikusgarriena da.

Erreferentziak aldatu

  1. García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. eta Orbe Sivatte, M. (1980). "Merindad de Tudela". Catalogo Monumental de Navarra, Bianako Printzearen Instituzioa, Iruñeko Artzapezpikutza, Nafarroako Unibertsitatea, I. liburuki, 492 or.
  2. https://web.archive.org/web/20160413144544/http://www.enciclopedianavarra.com/navarra/tudela/17641/10

Kanpo estekak aldatu