Laranja metilo

(CH3)2NC6H4N=NC6H4SO3Na formulako pH-adierazlea. Ur berotan disolbatzen den eta alkoholetan disolbaezina den hauts hori-laranja da. Gorria jartzen da azidoekin (pH 4).

Laranja metiloa koloratzaile azoderibatua da, pH adierazle gisa erabiltzen dena, gorritik laranja-horira aldatzen delako pH 3,1 eta 4,4 artean. Indar gutxiko azido baten pKa inguruan aldatzen denez kolorez, normalean ingurune azidoetarako erabiltzen da. Adierazle unibertsal batek ez bezala, laranja metiloak ez du kolore aldaketa espektro osoan hartzen, baina punta zorrotza erakusten du. Adierazlearen IUPAC izena sodio 4-{[4-(dimetilanimo)fenil]diazenil}bentzeno-1-sulfonatoa da. Sodio gatz honen formula molekularra C14H14N3NaO3S da eta bere pisu molekularra 327,34 g/mol.[1]

Laranja metilo
Formula kimikoaC14H14N3NaO3S
SMILES kanonikoa[O-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[O-.[Na+] 3D eredua]
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,28 g/cm³
Fusio-puntua300 °C
Masa molekularra327,065357 Da
Arriskuak
NFPA 704
0
1
0
Identifikatzaileak
InChlKeySTZCRXQWRGQSJD-UHFFFAOYSA-M
CAS zenbakia547-58-0
ChemSpider16736152
PubChem23673835
ZVG105039
EC zenbakia208-925-3
ECHA100.008.115
MeSHC100258
UNII6B4TC34456

Gaur egun, aplikazio asko ditu: farmazia-prestakinetan, ehunetan eta plastikoetan % 5eko tindatze-koloratzaile gisa, eta petrolio-prozeduretan lohiaren alkalinotasunaren determinatzaile gisa. Zitologian ere aplikatzen da, Fuschin-en disoluzioarekin batera.

Adierazlearen koloreak aldatu

 
Laranja metilo disoluzioak

Bere azidotasuna gutxitzen duen soluzio batean, laranja metiloa kolore gorritik laranjara pasatzen da, eta, azkenik, horira, bere azidotasuna handitzen duen soluzio batean kontrakoa gertatzen delarik.

Azido batean gorrixka da eta alkali batean horia. Laranja metiloak 3,47ko pKa du uretan 25 ° C-tan (77 ° f).[2]

Sintesia aldatu

Erabiltzen den sintesi biderik ohikoena diazotazio erreakzio baten oinarritzen dena da. Lehen urratsean azido sulfanilikoa azido nitrosoarekin erreakzionarazi eta diazotazio erreakzioa gertatzen da, diazonio gatza eratuz. Jarraian, dimetilanilina gehitzen da eta eraso nukleozale baten bidez, anilinaren para posizioan adizio erreakzio ematen da[3].

Segurtasuna aldatu

Laranja metiloak propietate mutagenikoak ditu.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) admin. (2011-08-30). «Naranja de metilo» Corporativo Quimico Global (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2.  doi:10.1021/j100670a024..
  3. (Ingelesez) «Synthesis of methyl orange from sulphanilic acid» Labmonk 2017-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).

Kanpo estekak aldatu