Karatsu (Saga)

Saga prefekturako hiria, Japonian

Karatsu (japonieraz: 唐津市 Karatsu-shi?) , Japoniako Kyushuko uhartearen ipar-mendebaldeko kostaldean dagoen hiria da eta Saga prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 123.605 biztanle ditu.

Karatsu
唐津市
Japoniako hiria
Fitxategi:No
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Kyūshū
Kyūshū
Saga
Izen ofiziala唐津市 (Karatsu-shi)
Jatorrizko izena唐津市
Geografia
Koordenatuak33°27′00″N 129°58′06″E / 33.45008°N 129.96825°E / 33.45008; 129.96825
Map
Azalera487,42 km²
MugakideakSaga, Imari (en) Itzuli, Taku (en) Itzuli, Takeo (en) Itzuli, Genkai (en) Itzuli, Itoshima (en) Itzuli eta Matsuura (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria116.052 (2021eko martxoaren 1a)
−6.733 (2015)
Dentsitatea238,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2005eko urtarrilaren 1a, 1889ko apirilaren 1a eta 1932ko urtarrilaren 1a
Ordu eremuaJapan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakYeosu (en) Itzuli
http://www.city.karatsu.lg.jp/foreign/english/index.html www.city.saga.lg.jp

Historia aldatu

Ritsuryō leinuaren hiria zenez Hizen probintziaren barenan zegoen. 1591ean Nagoya gaztelua eraiki zuten gaur egungo hiriaren iparraldean, Chinzei izeneko eremuan. Hurrengo urtean Toyotomi Hideyoshik sustaturiko Imjin gerran galtzaile atera eta Terasawa Hirotaka daymioak 1593an Karatsu domeinua eratu zuen. 1602an Nagoya gaztelua eraitsi eta Karatsu gaztelua eraiki zuen.

Gaur egungo udalerria 1889ko apirilaren 1ean sortu zen Karatsu herriari inguruko 19 herrixka biltzean. 1932an hiri estatusa lortu zuen.

Kultura aldatu

Azaroaren 2 eta 4 artean Karatsu Kunchi jaialdia ospatzen da. 14 hikiyama (paperezko irudiak gurdi gainean) dituen desfilea izaten da eta 500.000 turista erakartzen ditu Japonia osotik. Desfilea den bitartean hiritarrek beren etxeak zabaltzen dituzte eta bisitariei garagardoa eta janaria eskeintzen diete.

2005 urtean Yobuko herriak bat egin zuen Karatsurekin. Bertako txibien sashimia oso ezaguna da, txibia bizirik dagoela egiten baita. Yobuko Tsunahiki jaialdia ere ezaguna da, ekaineko lehen asteburuan izaten dena. Bertan arrantzaleen eta nekazarien arteko borroka antzezten da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu