Karatsuko gaztelua (japonieraz: 唐津城 Karatsu-jō?) Japoniako Kyushu uharteko Karatsu hirian dagoen gaztelu japoniarra da. Karatsuko badiaren ertzean dago.

Karatsuko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Saga
Japoniako hiriaKaratsu
Koordenatuak33°27′13″N 129°58′42″E / 33.4535°N 129.9782°E / 33.4535; 129.9782
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1602
JabeaTerazawa Hirotaka (en) Itzuli

Historia aldatu

Eremu honetan nagusi zen Ritsuryō leinua baina Toyotomi Hideyoshik sustaturiko Imjin gerran galtzaile atera eta Terasawa Hirotaka daymioak 1593an Karatsu domeinua eskuratu zuen. 1602an aurreko Nagoiako gaztelua eraitsi eta Karatsuko gaztelua eraiki zuen.

1637an Shimabarako matxinadari aurre egiteko gai ez izanagatik Tokugawa shogunerriak jabe berria ezarri zuen gazteluan, Ōkubo leinua. Dena dela hainbat aldaketa izan zituen jabetzak, Ōkubo (1649-1678), Matsudaira (1678-1691), Doi (1691-1762), Mizuno (1762-1817) eta Ogasawara (1817-1869).

Meiji berrezarkuntzaren ondorioz 1869an daymio tituluak debekatu egin ziren eta Karatsu domeinua Saga prefeturaren barnean sartu zen. Karatsu gaztelua bota eta 1877an Maizuru parea ezarri zen.

Turismoa bultzatu nahian 1966an donjon dorre nagusia eta hainbat albo-egitura berreraiki ziren. Bost solairutako dorrea da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu