Juri I.a Vladimirovitx (errusieraz: Юрий Владимирович), Juri Dolgoruki edo Juri Beso Luze (errusieraz: Юрий Долгорукий bezala ezaguna (10991157ko maiatzaren 15a) Rurik leinuko lehen printzea, Vladimir-Suzdal lurraldean gobernatu zuena.

Juri Dolgoruki


Kieveko printzea

Bizitza
JaiotzaPereiaslav (en) Itzuli, 1090(e)ko hamarkada
HerrialdeaKieveko Rusa
HeriotzaKiev1157ko maiatzaren 15a (57/67 urte)
Hobiratze lekuaChurch of the Saviour at Berestove (en) Itzuli
Familia
AitaVladimir II. Monomako
AmaGytha of Wessex
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRurik leinua
Hezkuntza
HizkuntzakAntzinako ekialdeko eslaviera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Vladimir II.a Monomakoren semea izan zen. 1108an bere aitak Vladimir-Suzdal lurraldea gobernatzera bidali zuen. 1121ean Rostoven boiardoekin borrokatu zen eta hiriburua Suzdalen ezarri zuen eta eskualdeko gotorleku eta hiri asko sortu zituen.

1156an, egurrezko harresiekin eta lubaki batekin gotortu zuen Mosku izeneko toki bat. Dolgoruki Moskuko sortzailetzat jotzen da.

Behin baino gehiagotan saiatu zen Kieveko tronua bereganatzen. 1149an konkistatu zuen, baina 1151ean bere iloba Iziaslavek handik botatzea lortu zuen. 1155ean Kiev berriro harrapatu zuen, baina 1157an hil zen, beharbada pozoituta.

Familia aldatu

Kanpo estekak aldatu