Jumanji: Welcome to the Jungle
Jumanji: Welcome to the Jungle 2017ko Jake Kasdan estatubatuar zinema zuzendariaren fantasia eta abenturazko film bat da. Dwayne Johnson, Kevin Hart, Jack Black, Karen Gillan eta Nick Jonas aktoreek antzeztu zuten. Jumanji 1995eko filmaren jarraipena da, eta bere aldetik, 2019an Jumanji: The Next Level izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua aldatu
Hogei urteren buruan, Jumanji jokoa berriz agertu da, oraingoan bideo-joko gisa. Lau nerabe xurgatuko ditu, eta abenturaz beteriko mundura eramango ditu.[1]
Aktoreak aldatu
- Dwayne Johnson: Smolder Bravestone
- Kevin Hart: Franklin "Moose" Finbar
- Jack Black: Sheldon "Shelly" Oberon
- Karen Gillan: Ruby Roundhouse
- Nick Jonas: Seaplane McDonough
- Bobby Cannavale: Russel Van Pelt
- Rhys Darby: Nigel
- William Tokarsky: Trader