Irabelar edo akonitoa (Aconitum napellus) urrebotoiaren familiako belar landarea da, zurtoin-zuzena, 1,5 m inguru luzea, eta hosto berde iraunkorrak dituena. Sustrai sendoak izaten ditu, arbiondoaren antzekoak, lorea aldiz txano baten antzeko estalkia duena, kolorez urdina eta hostoaren girten ondoan kokatua. Leku laiotz eta ospeletan hazten da berez, baina lorategietan ere ereiten da. Hostoetan eta sustraietan akonitina izeneko alkaloide toxiko batzuek ditu.

Irabelar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
LeinuaDelphinieae
GeneroaAconitum
Espeziea Aconitum napellus
L., 1753

Azpiespezieak aldatu

Flora Europaea-k bederatzi azpiespezie onartzen ditu:

  • Aconitum napellus subsp. napellus. hego-mendebaldeko Ingalaterra.
  • Aconitum napellus subsp. corsicum (Gáyer) W.Seitz. Korsika.
  • Aconitum napellus subsp. firmum (Rchb.) Gáyer. erdialdeko eta ekialdeko Europa.
  • Aconitum napellus subsp. fissurae (Nyár.) W.Seitz. Balkanetatik hego-mendebaldeko Errusiaraino.
  • Aconitum napellus subsp. hians (Rchb.) Gáyer. erdialdeko Europa.
  • Aconitum napellus subsp. lusitanicum Rouy. hego-mendebaldeko Europa.
  • Aconitum napellus subsp. superbum (Fritsch) W.Seitz. mendebaldeko Balkanak.
  • Aconitum napellus subsp. tauricum (Wulfen) Gáyer. ekialdeko Alpeak, hegoaldeko Karpatoak.
  • Aconitum napellus subsp. vulgare (DC.) Rouy & Foucaud. Alpeak, Pirinioak, iparraldeko Iberiar penintsula.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu