Harold Good (1937, Derry) irlandar apaiz metodista bat da. 1990eko hamarkadan Ipar Irlandako Bake Prozesuan errol bakegile nabarmena izan zuen. Euskal Herriko gatazkan ere, 2017ko apirilaren 8an Baionan jazotako ETAren armagabetzean bakearen artisauekin eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideekin batera azaldu ziren bi elizgizonetako bat izan zen, Matteo Zuppi artzapezpikuarekin batera.

Harold Good
Bizitza
JaiotzaDerry, 1937 (86/87 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaChristian Theological Seminary (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa

1967-1968 artean AEBetako Indianapolis hiriko Ospitale Metodistako kapilaua izan zen. Ondoren, Belfast hiriko Shankill Road auzoko apaiza izan zen, bai eta hiri hartan dagoen Crumlin Road espetxekoa ere, horrek Ipar Irlandako gatazka zuzen zuzenean ezagutzeko beta eman zion. 1973-1979 artean Elkarbizitzarako Corrymeela Komunitate Zentroaren zuzendaria izan zen. 2001ean Irlandako Eliza Metodistaren lehendakaria izendatua izan zen. 2001ean Ipar Irlandako Bake Prosezuko aldi garrantzitsua adierazi zuen armagabetzearen egiaztatzaile izateko izendatu zituzten bi lekukoetako bat izan zen, Alec Reid irlandar apaiz katolikoarekin batera. 2004ean Munduko Metodisten Bakearen Saria irabazi zuen.

Kanpo estekak aldatu