Giant (1956ko filma)
Giant (euskaraz Erraldoi) 1956ko George Stevens estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma da. Edna Ferber idazlearen izen bereko Giant eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Rock Hudson, James Dean, Carroll Baker, Mercedes McCambridge, Dennis Hopper, Sal Mineo eta Elsa Cardenas aktoreek antzeztu zuten.
Bederatzi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenean Zuzendari onenaren Oscar Saria (George Stevens) irabazi zuen.
Argumentua aldatu
Jordan "Bick" Benedict (Rock Hudson), Texaseko bere arrantxo erraldoira Leslie Benedict da (Elizabeth Taylor) emazte berriarekin itzuli berri den lurjabe gaztea da. Halere, handik denbora gutxira, senar-emazte berriak bi mundu zeharo kontrajarrikoak direla ohartu dira, eta bien artean sekulako aldeak daudela. Jett Rink (James Dean) gaztea Benedictarren langile harroxkoa da, eta Jordanen arreba Luzek ondorengotzan laga dizkion lursail batzuetan petrolioa topatzeko zortea izan du; baina Jettek dirutza izugarria lortu arren, ez du benetan nahi duena lortzeko biderik: Leslie.
Aktoreak aldatu
- Elizabeth Taylor: Leslie Benedict
- Rock Hudson: Jordan 'Bick' Benedict Jr.
- James Dean: Jett Rink
- Carroll Baker: Luz Benedict II.a
- Jane Withers: Vashti Snythe
- Chill Wills: Osaba Bawley
- Mercedes McCambridge: Luz Benedict
- Dennis Hopper: Jordan Benedict III.a
- Sal Mineo: Angel Obregón II.a
Iruditegia aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Giant filmaren IMDBko fitxa irakurgai. (Ingelesez)
- Giant filmaren trailer do iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)