Garlic Gazte (ガーリックJr, Gārikku Jr) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Kolore argikoa, Lurra konkistatu nahi izan zuen bere aita mendekatzeko. Garlic Gazteren aita Kami-samarekin lehiatu zen ahalguztidunaren postua lortzeko. Etsai indartsuei aurre egiteko bere tamaina handituta dezake, indarra gehituz.

Mendekua gauzatzeko bere lehen saiakera Garlic Gazteren infernua pelikulan egin zuen eta Dragoi Bolei esker betiereko bizia lortu zuen. Garlic Gazte da desio hau betetzea lortu duen pertsonaia bakarra, gogoan izan behar baita Vegeta, Nappa eta Freezerek ere desio hau izan dutela seriearen uneren batean.

Kami-sama garaitzea lortu zuen eta Lurraren jabe egitea zen bere asmoa, baina Goku, Krilin eta Satan Txikik gelditu zuten. Garlic Gaztek berak Heriotzaren Zuloa sortu zuen bere etsaiak bertan betiko sartzeko baina Gohanek haserrealdi batean egindako erasoaren ondorioz bere tranpan erori zen.

Baina zoritxarrez ez zen amaitu hemen bere mehatxua. 5000 mila urtean behin bere mundua Lurrarengana gerturatzen zela baliatuta beste lau gerlarirekin itzultzea lortu zuen: Spice, Vinegar, Mustard eta Salt. Kami-sama eta Popo botila txiki banatan harrapatu zituen eta mundu guztian zehar lanbro ilun bat zabaldu zuen. lanbro hau arnasten duen pertsona oro deabru bilakatzen da eta hogeita lau ordu baino lehen ez bada antidotoa hartzen, betiko deabru bilakatuta geratuko dira. Satan Txiki, Krilin etga Gohanek aurre egin zien ordea, eta deabrua berriz ere Heriotzaren Zuloan sartzea lortu zuten.

Pelikulan eta serien azaltzen den Z Gerlarien etsai bakarra da eta gainera sekula ez da hiltzen, betiereko bizia baittu Dragoi Bolei esker. Gainera berau da Son Gokuren laguntza gabe garaitzen den etsai bakarra, seriean agertzen denean Goku ez baitago Lurrean.


Garlic Gazteren gerlariak aldatu

Garlic Gazte Dragoi Bola Zn Lurrera itzuli zenean beronen jabe egiteko asmotan, lau borrokalari izan zituen berari laguntzen.

Tard aldatu

Tard (タード, Tādo) edo Mustard Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da, Garlic Gazteren soldaduetako bat da. Tamaina handieeneko deabruetakoa da. Dragoi Bola Zn Mustard Garlic Gazte eta beste hiru soldaduekin iritsi zen Lurrera eta, Popo eta Ahalguztiduna harrapatzen lagundu zuen. Garlic Gaztek Son Gohan akabatzeko agindu zien eta Satan Txikigatik izan ez balitz lortuko zuketen. Satan Txiki deabru bilakatu zela ikusita Ahalguztidunaren Jauregira joan eta han Gohan eta Krilin aurkitu zituen. Mustardek Saltekin batera Z gerlariak garaitu zituen, Krilini erraz irabazi zion. Gohanek suminezko eraso batez Salt garaitu zuenean, mustard Espazioko Gerlari txikia gelditzen saiatu zen, baina garaitua izan zen.

Deabruen botere tipikoak zituen Mustardek (indarra, abiadura, erresistentzia...) baina bere ezaugari nagusia tamaina eta muskulatura ziren.

Zald aldatu

Zald (ゾルド, Zorudo) edo Salt Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Garlic Gazteren soldaduetako txikiena eta krudelena da. Dragoi Bola Zn Salt Lurrera Garlic Gazterekin eta lagunekin iritsi zen eta, Popo eta Ahalguztiduna harrapatzen lagundu zuen. Garlic Gaztek Gohan akabatzeko agindu zien eta lortuko zuketen Satan Txikigatik izan ez balitz. Satan Txiki deabru bilakatu zela ikusita Ahalguztidunaren Jauregira joan ziren eta han Gohan eta Krilin aurkitu zituzten. Salt Mustradekin batera Z gerlarien aurka borrokatu zen. Saltek Gohanen aurka egin zuen eta irabaztea lortu zuen. Errematatzeko beste eraso boteretsuago bat botatzean Krilin jarri zen bihen artean saiya txikia salbatuz. Krilin garaituta, Salt Z gerlariez trufatu zen eta berriz ere eraso berbera bota zion Gohani baina honek suminduta Masenko baten bidez erasoa itzuli eta garaitu egin zuen.

Deabru guztien botere tipikoak zituen (indarra, abiadura, erresistentzia...) baina bere gaitasun nagusia tximista elektriko indartsua zen.

Gassu aldatu

Gassu (ガッシュ, Gasshu) edo Spice Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Bera da Garlic Gazteren gerlarien burua eta indartsuena. Dragoi Bola Zn Spice Lurrera Garlic Gazterekin eta lagunekin iritsi zen eta, Popo eta Ahalguztiduna harrapatzen lagundu zuen. Garlic Gaztek Gohan akabatzeko agindu zien eta lortuko zuketen Satan Txikigatik izan ez balitz. Satan Txiki deabru bilakatu zela ikusita Ahalguztidunaren Jauregira joan ziren. Spice borrokatik kanpo mantendu zen, hortaz Tard eta Salt arduratu baitziren eta Gohanen benetako indarra ikusi zuen, harrituta. Satan Txikik Ahalguztiduna eta Popo askatzea lortu zuela ikusita Gohanen aurka hasi zen borrokan. Honek irabazi egin zion baina ez zen hil. Bere sorterriko influentziei esker, ordea, errekuperatu eta transformatu egin zen. Gohani eraso zion berriz ere eta oraingoan egoera larrian utzi zuen Espazioko Gerlari txikia. Baina Krilinen porrotaren ostean Gohanek bere sumin eta botere guztia askatu eta Spice eta Vinegar garaitzea lortu zuen.

Deabruen botere tipikoak zituen (indarra, abiadura, erresistentzia...) baina bere botere nagusia bere ilea zuen. Ileaz eraso eta arerioak kinka larrian ezartzen zituen. Sorterriko influentziei esker errekuperatu eta tranformatu ere egin zitekeen, indarra eta tamaina handituz. Bere indarra egoera normalean 36 000koa zen eta eraldatuta berriz 56 700ekoa.

Vinegar aldatu

Vinegar (ビネガー, Binegā) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Garlic Gazteren soldaduetakoa da eta bera da muskulatsuena eta handiena. Dragoi Bola Zn Vinegar Lurrera Garlic Gazterekin eta lagunekin iritsi zen eta, Popo eta Ahalguztiduna harrapatzen lagundu zuen. Garlic Gaztek Gohan akabatzeko agindu zien eta lortuko zuketen Satan Txikigatik izan ez balitz. Satan Txiki deabru bilakatu zela ikusita Ahalguztidunaren Jauregira joan ziren. Vinegar borrokatik kanpo mantendu zen, hortaz Tard eta Salt arduratu baitziren eta Gohanen benetako indarra ikusi zuen, harrituta. Z gerlariek Popo eta Ahalguztiduna askatu zituztela ikustean Krilinen aurka egin zuen eta irabazi egin zion, baina ondoren Gohanek garaitu zuen. Hau ez zen hil ordea, eta sorterriko influentziei esker errekuperatu, eraldatu eta Krilinen aurka egin zuen berriz ere, berriz irabaziz. Ondoren Spiceri Gohanen aurka egiten lagundu zion baina txikiak biak garaitu zituen.

Deabruen botere tipikoak zituen Vinegarrek (indarra, abiadura, erresistentzia...) baina bere ezaugarri nagusia gorputzaren tamaina eta muskulatura ziren. Sorterriko influentziei esker errekuperatu eta tranformatu ere egin zitekeen, indarra eta tamaina handituz. Bere indarra egoera normalean 42 000koa zen eta eraldatuta berriz 78 000ekoa.