Garlic Gazteren infernua
Garlic Gazteren infernua (japonieraz: オラの悟飯をかえせッ!! Ora no Gohan o kaese!! ) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 4. filma da, Dragoi Bola Z-ko lehenengoa. 1989eko Uztailaren 15an estreinatu zen. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz Garlic Junior Inmortal izenburua hartu zuen. Beste Filmak bezala, seriearen istorio paraleloa kontatzen da, kasu honetan Raditz Lurrera heldu baino pixka bat lehenagokoa.
Garlic Gazteren infernua | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | ドラゴンボールZ |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, martial arts film (en) , abenturazko filma eta film komikoa |
Iraupena | 41 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dragon Ball (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dragoi Bola |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Daisuke Nishio |
Gidoigilea(k) | Takao Koyama |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Edizioa | Shinichi Fukumitsu (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi |
Argazki-zuzendaria | Motoaki Ikegami (en) |
corp.toei-anim.co.jp… | |
Sinopsia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Duela mende asko, Kami-samak Garlic-ren aurka lehiatu zen Lurraren ahalguztiduna izateko. Honek Garlic-en asmo txarrez ohartu eta Kami-sama aukeratu zuen bere oinordekoa bezala, Garlic Gaztek, guztiz suntsituta, jainkoaren kontra matxinatu zen, baina erbesteratua izan zen. 300 urte ondoren, bere semea Garlic Gazte mendekatzeko bueltatu egin da, Dragoi Bolak biltzea lortzen du eta bere desioa eskatu: betiko bizitza, hots, hilezkorra bilakatzea.
Dragoi Bolak bilatzen ari ziren bitartean, Son Gohan bahitzen dute, bere txanoak 4 izarretako dragoi bola bat baitu, horren ondoren, bere morroi bilakatzen ditu. Etsaia menperatzeko, Satan Txiki eta Son Gokuk indarrak batzen dituzte, baina nahiz eta borroka gogorra eta latza izan, ez dira gai Garlic Gazte garaitzeko azken honek hilezkorra baita. Amaieran Garlic Gaztek eremu hileko zurrunbilo bat zabaltzen du gure lagunak eta Lurra osoa bertan harrapatuak izan daitezen, hau ikusirik, Son Gohan bere haserre eta sumintasun guztia askatzen du, eta bera xurgatua izan beharrean, Gohan-en indar kolpe bati esker Garlic da eremu hilera xurgatua dena, betirako bertan gelditu beharko delarik, hilezkorra baita.
Honen ostean, Gohan konortea galtzen du eta esnatzean Lurraren salbatzailea bere aita, Goku, izan dela uste du.
Pertsonaiak
aldatuFilmaren pertsonai esklusiboak
aldatuGarlic Gazte
aldatuGinger
aldatuGinger (jatorrizko japonieraz ジンジャー Jinjā) Garlic Gaztearen hiru gerlarietako bat da, burrukatzeko bere eskuetatik ezpatak atera ditzakeen begi gorriko deabru berde txikia da. Nikkey-rekin batera hiltzen da Son Goku-ren Kame Hame Ha baten erruz. Bere izena ingeleseko Ginger hitzetik (jatorrizko japonieraz ジンジャー Jinjā) jengibre-tik dator.
Nikkey
aldatuNikkey (jatorrizko japonieraz ニッキー Nikkī) Garlic Gaztearen hiru gerlarietako bat da, burrukatzeko asmoarekin bere hanketatik ezpatak atera ditzakeen ile zuriko deabrua urdina da. Ginger-ekin batera hiltzen da Son Goku-ren Kame Hame Ha baten erruz. Bere izenaren esanahia (jatorrizko japonieraz Nikki ニッキ) kanela da.
Sancho
aldatuSancho (jatorrizko japonieraz サンショ ) Garlic Gaztearen hiru gerlarietako bat da, hiruretatik handiena. Filmaren hasieran Satan Txiki-ri erasotzeagatik hiltzen da azken honen eskuetan mendeku bezala. Bere izenaren esanahia (jatorrizko japonieraz Sanchō 山椒 ) Sichuan-eko piperbeltza eda.
Musika
aldatuIrekitze abestia (opening)
- "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa
Erdiko abestia
- "Tenka-ichi Gohan" (jatorrizko japonieraz 天下一ゴハン) Masako Nozawa (Son Gohan- en itzultzailea)
Izte abestia (ending)
- "Detekoi Tobikiri ZENKAI Pawā!" (jatorrizko japonieraz でてこいとびきりZENKAIパワー! ) MANNAk konposaturikoa