Gaitzeru aleen edukiera-neurria da, toki batzuetan lakariaren, eta besteetan bi lakariren, baliokidea[1].

Gaztelar anerdi edo gaitzeru biko edukiera zuen kutxa (Cuenca).

Neurria aldatu

Gaitzeruren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Haren laugarrena, 12 bat kilo, gaitzeru batean sartzen zen[2].

Gaztelan cuartilla zuen izena eta 13,8 litro zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Gaitzeru. .
  2. Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu