Anerdia edo erregua[1] aleetarako edukiera-neurria da, sei lakariren baliokidea, anega-erdia hain zuzen ere[2].

Gaztelar anerdia edukiera zuen kutxa (Dalcahue).

NeurriaAldatu

Anerdiaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Anerdia, hortaz, 24 kilo zen[3].

Gaztelan almud zuen izena. Hitza andalustar arabierazko almúdd hitzetik dator. Hispanoamerikan oraindik unitatea erabiltzen dute.

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Erregu. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Anerdi. .
  3. Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekakAldatu