Full contact edo full contact karate boxeoaren eta beste arte martzial batzuen antzeko borroka-kirola da, non parte-hartzaileek ukabilkadaz gain karatearen eta taekwondoaren ostikoak erabiltzen dituzten. Helburua arerioa knock-out edo borrokatik kanpo -kumite- jartzea da.[1] Kickboxingaren antzekoa da, eta ezin da kontrarioaren izterretan ostikorik eman; beraz, kolpe eta ostiko guztiak gerritik gora bakarrik onartzen dira, edo orkatiletan, ekortze gisa.

Borrokalari bi lehaiatzen.

Gaur egun, mundu osoan zabaltzen den borroka-kirola da, kategoria guztiak hartzen dituena. Hala ere, diziplina indibidual gisa duen praktika azkar ari da murrizten, kickboxingaren eta arte martzial mistoen gorakadaren ondorioz, zenbait kasutan kickboxingeko hainbat federazio, elkarte eta erakunderen eskumen-modalitateen barruan sartu baita.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Springer, Steve. (1986-05-04). «A Different Way to Get Their Kicks» Los Angeles Times.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.