Kickboxing
Kickboxing (japonieraz: キックボクシング kikkubokushingu ) ostikadak eta ukabilkadak ematea onartzen duen kontaktuzko kirola da, historikoki karate, muay thai eta boxeoan oinarriturik dagoena.[1]
Japoniar kickboxing 1960ko hamarkadan sortu zen eta baita lehenengo txapelketak ere. Mendebaldera 1970eko hamarkadaren hasieran ailegatu zen. Borroka arte hibrido honek borroka arte mistoak ezagutaraztea lagundu du.
Historia
aldatuKick boxing-aren jatorria mendebaldeko boxeoan, Japoniar karatea eta thai boxing Tailandiarrean oinarritzen da.
Osamu Noguchik eta Masutatsu Ōyamak thai boxing-a praktikatzen zutenen eta karate praktikatzen zutenen artean konbate batzuk antolatu zituzten. 60ko hamarkadan karate boxing izena hartu zuen. 1968.urtean Kick Boxing-era aldatu zen izena eta lehenengo federazioa egin zuten, Japonian.
Hasieran, Japoniar karate tradizionaleko kolpeak balio zuten, baina denborarekin erabiltzez utzi eta balio gabekoak bihurtu ziren.
Handik gutxira, kick boxing-eko asoziazioa sortu zen; Tadashi Sawamura izan zen kick boxing-eko lehen kirolari famatuena. Hau erretiratzean, kirolak zuen ospea galdu egin zuen, eta hau ez zen bueltatu Kazuyoshi Ishii-k 1993an K-1 torneoa sortu arte.
Arauak
aldatuArauak desberdinak izan daitezke modalitatearen arabera. Hauek dira orokorrenak:
- Ostikoak eman daitezke izterretan tibiarekin (low kick); beste hainbat ostiko ere badaude: frontalak, zirkularrak, gantxokoak…
- Ezin daiteke jo ez genitaletan eta ez aldaketan.
- Eraso bakoitzak 3 minutu irauten du eta minutu 1eko atsedenaldia izango du.
- Ezin dira kolpeak eman ukondoarekin; eta belaunarekin ezin da edozein moduan eman.
- Ukabilkadak eman daitezke baino ezin da zaplaztekoa eman.
- Ezin da eutsi.
Modalitateak
aldatu5 modalitate mota daude lehiatzeko:
- Semi-contact: Modalitate honetan, borrokalarien helburua ahalik eta kolpe markatu gehienen puntuazio handiena lortzea da. Abiadura handiko teknikak erabiltzen dituzte, eta kontaktu oso arina izaten dute beraien artean.
- Light-contact: Borrokalariak kontaktuan egoten dira, erdian dagoen epaileak “stop” edo “break” esan arte. Teknika osoak erabiltzen dira, hau da taekwondo karate eta boxeoaren arteko teknikak, hauek oso ongi kontrolatuak egon behar dira eta non eman daitekeen jakin behar da.
- Full-Contact o Kick-Boxing Amerikarra: KBFC-ak (Kick Boxing Champions of Federation) dio Kick boxing-ean kontaktua arina dela eta bi alderdi oso garrantzitsu ditu: lehenengoa, boxeoko tekniken, karateen eta taekwondoko gehienak biltzen ditu. Ezin dira kolpeak eman esku irekiarekin, eta beste teknika batzuk sartzen dira bertan, esaterako, ukabila eta hankako sweeps-ak. Bigarren gauza garrantzitsuena, aurkariaren kontrako knock out bilaketa da. Balioetatik lortutako emaitzak eta konbinazioak lortutako puntuak baliozkotzen dira.
- Kick boxing: Mota honek, boxeoko kolpe asko erabiltzen ditu, karateko ostikoak eta boxeo tailandeseko ostiko baxuak. Ezin dira, ukondoarekin kolpeak eman eta eustea ere debekatuta dago.
- K1: Hau famatua da mundu osoan; honen torneoa Osakan egiten da, Japonian. Kick Boxing-a bezalakoa da, baina honetan kolpe kopuru handiagoak eman daitezke; belaunarekin kolpeak baimenduak daude, eta eutsi ere egin daiteke. Denbora tarte bat dago kolpe hauek emateko. Irabazleei gehien ordaintzen dien modalitatea da.
Janzkera eta osagarriak
aldatuBorrokalariek oinarrizko babes neurriak zaindu behar dituzte. Behar dituzten gauzak hauek dira: eskularruak, ahorako defentsa, praka motza, kaskoa eta hanketako defentsak. "Ring" batean praktikatzen da. Ezin dira ”piercing-ak”, eraztunak eta horrelakoak eraman.
Gerriko sistema
aldatuKickboxingaren gerriko ordena horrelakoa da:
6. kyu - gerriko zuria
5. kyu - gerriko horia
4. kyu - gerriko laranja
3. kyu - gerriko berde
2. kyu - gerriko urdin
1. kyu - gerriko marroi
1.- 6. dan - gerriko beltza
Erreferentziak
aldatu- ↑ Martin, Andy. (1995-4-17). «Is it just karate without the philosophy? Not according to Big Daddy Chris Ozar reigning from Jersey City. He's been kickboxing for years» Independent (Londres).