Flammarion irarlana, Camille Flammarionen 1888ko L'Atmosphere: Méteorologie Populaire liburuan agertutako marrazki ezagun bat da, liburuko 163. orrialdean, eta, askotan, gizakiak astronomia aurkitu izana irudikatzeko. Marrazki misteriotsu honek, bere egilea ezagutzen ez dena, gizon bat (beharbada astronomo bat) erakusten du, lurreko atmosferatik begira, hau, bazter daitekeen gortina bat izango balitz bezala, honela Unibertsoaren funtzionamendua ikusiz. Flammarionen jatorrizko lana laguntzen duen testuak, honako hau dio:

Marrazkiaren oinak, honako hau dio: "Erdi Aroko misiolari batek, Zerua eta Lurra elkartzen diren tokia aurkitu zuela dio".

"Zer da orduan, ganga urdin hau, benetan existitzen dena eta izarrak egunez ikustea eragozten diguna?"

Irarlan hau, iturri ugaritan, oker, Erdi Aroko lan bezala deskribatzen da, munduaren ikuspegi sinpleagatik, eta, baita, lur lauaren marrazkitzat ere hartua. Hala ere, inongo zalantzarik gabe, beranduago egin zen, bere data zehatza ezagutzen ez den arren. Flammarion, antzinako liburu astronomikoengatik zuen zaletasunagatik ere ezagutzen da, eta Kepler, Isaac Newton eta Tycho Braheren lanak zituen.

Bertsio koloreztatuak aldatu

Gaur egun, marrazki honen koloreztaturiko bertsio ugari aurki daitezke.

Kanpo estekak aldatu