Estankero etxeko garaia

Estankero etxeko garaia edo Primorena etxeko garaia Nafarroa Garaiko Orbaizetan garai bat da, izen berdineko etxearen alboan kokatua, San Pedro kalean. Nafarroako kultura ondasun izendaturik dago. Atzealdean, Etxegarai etxeko garaia du, eta Larraineta etxeko garaia ere hurbil.

Estankero etxeko garaia
Kultura ondasuna
Estankero etxeko garaiaren irudia, atzealdean Etxegarai etxeko garaia eta alboan Primorena etxea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOrbaizeta
Koordenatuak42°58′29″N 1°13′45″W / 42.974623°N 1.22925°W / 42.974623; -1.22925
Map
Ondarea
BICRI-51-0008233

Oinplano laukizuzena eta harginlanezko hormak ditu. Primorena etxeak hauxe du idatzia aurrealdean: “Esta casa reedifico Miguel Eguinoa y Petra Elizondo año de 1869”. Kokapen berezia du: bi kale estuen artean eta etxetik bereizirik. Pasabidea zabaltzearren, garaiaren alde bati puska ederra kendu behar izan diote.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa