Duck Soup (euskaraz Ahate Zopa) 1933ko Leo McCarey estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Groucho Marx, Harpo Marx, Chico Marx, Zeppo Marx, Margaret Dumont, Louis Calhern, Raquel Torres eta Edgar Kennedy aktoreek antzeztu zuten.

Duck Soup
Jatorria
Argitaratze-data1933
IzenburuaDuck Soup
MugimenduaPre-Code Hollywood (en) Itzuli
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideadeskarga digitala eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma eta film komikoa
Iraupena68 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Leo McCarey
Gidoigilea(k)Harry Ruby
Bert Kalmar

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaHerman J. Mankiewicz
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaLeRoy Stone (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Leipold (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaHenry Sharp
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEuropa

IMDB: tt0023969 Filmaffinity: 579952 Allocine: 1269 Rottentomatoes: m/duck_soup Allmovie: v14904 TCM: 73717 TV.com: movies/duck-soup
Facebook: DuckSoupMovie Netlix: 60029364Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Soup Duck ingelesezko estatubatuar hizkera herrikoian "egiteko erraza den zeozer" esan nahi du. Filmaren izenburuak Marx anaien filmeei abere izenak jartzearen usadioan oinarritzen da, haien aurreko filmak Animal Crackers, Monkey Business ("Tximinoen Negozioak") eta Horse Feathers ("Zaldi Lumak") izan zirelarik.

Bitxikeria gisa, Italian Benito Mussolini diktadoreak filma hau debekatu zuen, harekiko irain pertsonaltzat jo baitzuen, hori jakinik Marx anaiak filmarekin oso pozik agertu ziren. Aldiz, herrialde berdinean Charles Chaplinen The Great Dictator ("Diktadore Handia") filma ia osorik pantailaratu zela kontuan harturik, Napoloni (Mussoliniren karikatura) eta haren emazte Rachelen eszenak bakarraik zentsuratu zirelari, filma honen Italiako debekuaren gertakaria are eta bitxiagoa bilakatzen da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Freedoniako Errepublika Demokratikoa Erdialdeko Europako herrialde txiki bat da, bertako burua oso liberala den Rufus T. Firefly (Groucho Marx) jauna delarik. Freedonia herrialdea antzinatik erasotzaile ospea ongi irabazia eta bermatua duen Sylvania herrialdeko diktaduraren mehatxupean dago. Chicolini eta Pinky (Chico Marx eta Harpo Marx), Sylvaniaren zerbitzupean dauden bi sonako espioiak dira, baina hori ez da Firefly jaun txit gorenak Freedoniako ministro izendatzeko oztopo izango.

Aktoreak aldatu

Filmaren ingelesezko trailer edo iragarkia ikusgai.

Kanpo estekak aldatu