Dragon World Dragoi Bola anime eta mangako fikziozko mundua da. Istorio gehienak bertan gertatzen dira. Hainbat Crossover kontuan hartzen baditugu badirudi Slump Doktorea eta Neko Majin Z serieetako mundua ere bera dela. Bertako biztanleek Lurra deitzen diote; Dragon World hitza serieari buruzko liburuetan eta kapituluen izenetan erabiltzen da.

Dragon World-en mapa[1]


Ezaugarriak aldatu

Munduak zientzia-fikzioa eta fantasiaren ezaugarriak nahasten ditu. Nahiz eta bere kronologiaren arabera seriearen hasieran 749. urtean egon, izugarrizko aurrerapen teknologikoak daude, baina baita humanoide eta dinosauroak ere.

Politikoki mundu osoa monarkia absolutu baten menpe dago eta geografikoki 43 eskualdetan dago banatuta. Kronologia ez ezik, bere egutegiak gregoriotar egutegia banaketa eta luzeera berdina dauzka. Txanpona Zenia da, Arte Martzialen Txapelketan aipatzen da batez ere.

Biztanleak aldatu

Dragon World-eko biztanleak hiru taldetan bana daitezke: [2]

Gizakiak aldatu

Biztanleen gehiengoa dira eta ilearen kolorea edo ezaugarri arrarorenbat (Krilin sudur gabeakoa da, Ten Shin Hanen hiru begiak) ez bada, Dragoi Bolako gizakiek gizaki errealen antza dute. Antzeko ezaugarriak dauzkatenez, gizakien eta saiyen arteko hibridoak jaio daitezke.

Dragoi Bolaren unibertsoko beste biztanle batzuekin alderatuta, gizakiak oso izaki ahulak dira. Haur saiya batek Lurreko gizateria guztia akabatu dezakeela esaten da. Hala ere, badaude besteak baino argiagoak diren gizakiak, Bulma eta Brief Doktorea esaterako eta beste batzuk indartsuagoak ki teknikak menperatzeko beste, gerlari bikain bilakatzen dituena.

Humanoideak aldatu

Nahiz eta gutxiago izan, Oolong bezala, badaude gizaki itxurako animalia adimentsuak ere. Hauek gizartean pertsona normal bezala tratatzen dira, nahiz eta serieak aurrera egin ahala gero eta gutxiago ikusten diren.

Munstroak aldatu

Talde txikiena berau, beste bi taldeetakoak ez diren izakiak dira. Munstroak naturaz gaindiko izakiak dira Babaren borrokalariak edo Pilaf bera esaterako.

Erlijioa eta mitologia aldatu

Erlijioak eta mitologiak garrantzia dute bai manga eta baita animean ere. Unibertsoan jainkoek hierarkia espezifiko bat dute:

  • Planeta bakoitzak hil daitekeen Jainko bat du, ez dira ahalguztidunak eta planetan bertan bizi da. Seriean paper hau Kami-samak du, istripuz Lurrera iritsi zen Namektarra eta geroago Dende izeneko beste Namektar batek ordezkatuko du.
  • Planeta bakoitzeko Jainkoaren gainetik 5 Kaito daude, bat 4 galaxia bakoitzeko eta guztiak kontrolatzen dituen beste bat: Kai Errege Handia.
  • Kaitoen gainetik Kaio Shinak daude. Hauek beste 5 dira. Dragoi Bolan Ekialdeko Kaito Shin bakarrik ageri da, beste guztaik Boo Ahaltsuak akabatu edo xurgatu baitzituen.

Erreferentziak aldatu

  1. Daizenshū 4. liburukia World Guide-n argitaratua, 74. eta 75. orrialdeak.
  2. Daizenshū 4. liburukia World Guide-n argitaratua, 68. orrialdea.

Kanpo estekak aldatu