Coral Herrera

idazle feminista

Coral Herrera Gómez (Madril, 1977) idazle eta komunikatzaile feminista da. Costa Rican bizi da, nazionalitate bi izanda: espainola eta Costa Ricakoa. Oso ezaguna da maitasun erromantikoaren mitoari egiten dion kritikagatik eta queer ikerketei egindako ekarpenengatik.

Coral Herrera
Bizitza
JaiotzaMadril, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaEspainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta irakaslea

IMDB: nm12153900 Twitter: coralherreragom Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Coral Herrera Humanitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Humanitate eta Komunikazioan doktoratu zen Unibertsitate berean, Mendebaldeko maitasun erromantikoari buruzko tesi bat aurkeztuz, bertan maitasun erromantikoaren lotura kapitalismo-, patriarkatu- eta demokraziarekin aztertzen zuela.[1]

Haren doktoretza amaitu ondoren eta Espainiako krisi ekonomikoak eragindako egoeragatik, Costa Ricara joan zen bizitzera Parisen denboraldi bat pasatu ostean.[2] Artikulu anitz argitaratu ditu komunikabide desberdinetan Pikara Magazine, El País, Eldiario. edo El Ciudadano-n eta zenbait programetan kolaboratzailea izan da, esaterako La Tuerka-n.[3]

Bere laneko gai nagusia maitasun erromantikoren kritika da genero eta queer perspektiba batetik.[4] Erromantizismoa patriarkatuaren produktua dela defendatzen du eta funtsezko papera jokatzen duela genero desberdintasunaren eraikuntza binario eta hierarkikoan.[5] Bere lanean aitortzen du badaudela maitasuna ulertu eta esperimentatzeko era desberdinak, tradizionalak baino askatzaileagoak eta pozgarriagoak.[6][7][8][9]

Liburuak aldatu

  • Más allá de las etiquetas: hombres, mujeres y trans (Etiketetatik harago: gizonak, emakumeak eta transak) (2010).[10]
  • La construcción sociocultural del amor romántico (Maitasun erromantikoaren eraikuntza soziokulturala) (2011).[11]
  • Bodas Diversas y Amores Queer (Ezkontza Anitzak eta Queer Maitasunak) (2013).[12]
  • Bodas reales, bodas patriarcales: análisis queer de la boda de los príncipes de Asturias (Ezkontza errealak, patriarkal ezkontzak: Asturias printzeen ezkontzaren queer azterketa) (2014).[13]
  • Mujeres que ya no sufren por amor: Transformando el mito romántico (Jadanik maitasunagatik sufritzen ez duten emakumeak: mito erromantikoa transformatzen) (2018).[14]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Coral Herrera Gómez - La Construcción Sociocultural de la Realidad, del Género y del Amor Romántico» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Haikita – El blog de Coral Herrera Gómez» InOutradio, la radio lésbica 2017-01-27 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  3. (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. «Coral Herrera Gómez | pikara magazine» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  4. (Gaztelaniaz) «La feminista Coral Herrera lanzó su nuevo libro Bodas Diversas y Amores Queer» LARED21 2013-10-14 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  5. La construcción social de la desigualdad a través del amor romántico. .
  6. «'El amor es tan adictivo como las drogas'» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  7. (Gaztelaniaz) «“El amor no debería basarse en la necesidad, en el miedo a la soledad ni en la exclusividad”» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  8. «Coral Herrera Gómez: “Desde la cultura es fundamental que rompamos con tanto miedo a lo diferente, que visibilicemos otros mundos, otros modos de ser, otras formas de relacionarse”» Entretantomagazine 2012-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  9. (Gaztelaniaz) «Amor romántico vs igualdad de género: Una entrevista con Coral Herrera · Global Voices en Español» Global Voices en Español 2013-12-12 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  10. (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. (2010-12). Más allá de las etiquetas. Txalaparta, S.L. ISBN 9788481366105. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  11. (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. (2010). La construcción sociocultural del amor romántico. Editorial Fundamentos ISBN 9788424512002. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  12. (Gaztelaniaz) «Bodas_Diversas_y_Amores Queer CORAL HERRERA GÓMEZ PDF» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  13. (Gaztelaniaz) «Bodas Reales, Bodas Patriarcales. Coral Herrera Gómez» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  14. (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. (2018-05-21). Mujeres que ya no sufren por amor: Transformando el mito romántico. Los Libros De La Catarata ISBN 9788490974537. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).