Cedric Diggory (1978-1995) Harry Potterren serieko pertsonaia bat zen, Harry Potter eta Suaren Kopa liburuan protagonismo handia zeukana.

Cedric Diggory
Harry Potterren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJ. K. Rowling
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jaiotza, 1977
HeriotzaLittle Hangleton (en) Itzuli1995eko ekainaren 24a
HiltzaileaPeter Pettigrew (en) Itzuli eta Lord Voldemort
Sexuagizonezkoa
JardueraQuidditch player (en) Itzuli
ikaslea
Familia
AitaAmos Diggory
Bikotekidea(k)Cho Chang
Bestelakoak
Superbotereamagic in Harry Potter (en) Itzuli

Haurtzaroa (1994 arte) aldatu

Jaiotza data azaltzen ez bada ere, badakigu Cedric 1978an jaio zela, eta beraz Harry Potter baino hiru urte zaharragoa dela. Cedric odolgarbia zen, hau da, ez zeukan mugglea zen familiakorik.

Amos Diggory aitak Magiako Ministerioan lan egiten du, eta hau Arthur Weasleyren lankidea izateaz aparte, laguna ere bada, non Arthurren bitartez ezagutzen duen Harry, Munduko Quidditch Kopan.

Cedric 1989an sartu zen Hogwartsen eta Kapela Sailkatzaileak Hufflepuff etxean jarri zuen. Harry Potter eta Azkabango presoa arte (1993-1994 ikasturtea) ez da agertzen liburuetan, eta orduan Hufflepuffeko quidditch taldeko kapitain bezala agertzen da. Harryren aurka jokatzen du, eta irabaztea lortzen du

Hiru Aztien Torneoa (1994-1995) aldatu

1994ko udan, Cedric eta bere aita, Weasley familia, Hermione Granger eta Harry Potterekin joaten dira Munduko Quidditch Kopa ikustera, nahiz eta gero banatu egiten diren.

Hogwartsen, Cedric, Hiru Aztien Torneoarako aurkezten da, eta Suaren Kopak, Hogwartseko txapeldun izendatzen du. Besteak bezala, Cedric ere harritu egiten da Harry ere txapeldun ateratzen delako, baina ondo onartzen du lehiakidetzat.

Harryk herensugeak ikusi zituenean, Hagridek esanda, honek Cedrici kontatu zion, eta honi esker gainditu ahal izan zuen Cedricek lehenengo proba. 1994ko gabonetan, Cedric, Cho Changekin irten zen eguberrietako dantzaldian, non horrek Harry jeloskor jarri zuen.

1995eko otsailean, Cedricek bigarren proban egin beharrekoa aurkitzen du, eta Moody Begizorok manipulatuta (errealitatean Barty Crouch), Harryri kontatzen dio zer egin urrezko arrautzarekin. Bigarren proban, Cho, bere neskalaguna askatu beharra izaten du eta lehenengo iristen da helmugara, eta berari eta Harryri puntu-kopuru berdina ematen diote epaileek.

1995eko ekainaren 24 arte, hirugarren probarako prestaketak egiten ditu

Heriotza (1995eko ekainaren 24) aldatu

Ekainaren 24ko goizean, Cedricen gurasoak iristen dira Hogwartsa eta Cedricek beraiekin pasatzen du eguna ilunabarra arte, hau da, hirugarren proba hasi arte.

Labirinto erdian, gutxi-gorabehera, Viktor Krumek aurkitzen du Cedric, eta Cruciatus madarikazioa bota nahi izaten dio Cedrici, hantxe bertan gelditzeko*, baina zorionez Harry iristen da eta Cedric salbatzen du. Fleur Delaocur ere Krumek menperatua zeukanez, Harry eta Cedric abiatu ziren Hiru Aztien Koparen bila

Cedric iritsi zen lehenengo kopara, baina Harryri lagundu zion, armiarma erraldoi baten kontra borrokan ari zelako. Ondoren, biek erabaki zuten kopa biek batera hartzea, hala Hogwartsen garaipena ere izango zelako. Horrela egin zutenean, Tom Riddleren hilerrian azaldu ziren, non ohartu ziren kopa garraiagailu bat zela.

Ia kopara itzultzekotan zirela, Harbuztan azaldu zen eta lord Voldemorten makila magikoa erabilita Cedric hil zuen Avada Kedavra madarikazioarekin. Tranpa hartako helburu nagusia Harry bazen ere, Cedricek heriotza sufritu beharra izan zuen, lekuko bihurtu zelako. Voldemort handik gutxira itzultzen da, Harryren odola, Harbuztanen haragia, eta bere aitaren hezurrak erabilita.

Harryk Voldemortekin borroka egin eta gero Cedricen gorpua hartzen du, eta kopa erabilita, Hogwartsa itzultzea lortzen du. Bertan Cedricen gorpua bere gurasoei ematen die. Tristura ezinbestekoa bihurtzen da Hogwarts osoan eta Magiako komunitate osoan ere bai.

  • Gogoan hartu behar da Krum Imperius madarikazioaren menpean zegoela

Ondorioak aldatu

Hainbat ondorio ekarri zituen Cedricen heriotzak, etorkizunera begira:

  • Lord Voldemorten itzulera, nahiz eta urtebete beranduago egiten den bertsio ofiziala
  • Teoria berri baten aplikapena: Lehenengo biktimak beti errugabeak dira
  • Albus Dumbledoreren hitzaldia, Cedricen heriotzari buruz, eta Voldemorten itzulerari buruz. Beraren arabera, Magia komunitate osoak bat eginda iraun behar zuen
  • Fenixaren Ordenaren berragerraldia eta Dumbledoren Armadaren sorrera


Bestelako informazioa aldatu

  • Cedric Hufflepuff etxekoa zen
  • Cho Changen neskalaguna izan zen
  • Oso ederra dela esaten zuten, eta baita izaera gozokoa ere
  • Etorkizuneko hainbat mago gazteren inspirazioa izan zen Cedric, horien artean Harryrena, Dumbledoren Armada sortzeko momentuan
  • 1996ko ekainean, jendeak Voldemort itzuli zela sinetsi arte, Cedricen heriotza istripu bat izan zela esaten zuten