Bandurria harizko musika tresna da, Espainian erabiltzen dena. Gitarraren antzekoa da, baina askoz ere txikiagoa, eta giderraren eta kaxaren elkargunean hura baino estuagoa. Antzina hiru soka besterik ez zituen eta gider leuna; hari ardatzik gabea zen. Gaur egun 12 hari ditu pareka jarrita; lehenengo seiak hestez eginak dira, eta hari-bilduak beste seiak. Giderrak metalezko 14 hari ardatz finko ditu. Oskol edo bufalo adar punta batez jotzen da; kontzertuetan hiru bandurriako taldeak izaten dira, herri musikan batez ere.

Bandurria.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu