Anuradha Ghandy

politikari indiarra

Anuradha Ghandy (1954ko martxoaren 28a - 2008ko apirilaren 12a) Indiako idazle, komunista eta buruzagi iraultzailea izan zen. Ilegalizatutako Indiako Alderdi Komunistako kide izan zen (Ildo Maoista jarraitzen zuena), eta Indiako Alde Komunistaren (Marxista-leninista) sortzaileetako bat izan zen.

Anuradha Ghandy
Bizitza
JaiotzaMumbai1954ko martxoaren 28a
Herrialdea India
HeriotzaMumbai2008ko apirilaren 12a (54 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Kobad Ghandy (en) Itzuli  (1983 -  2008)
Hezkuntza
HeziketaElphinstone College (en) Itzuli
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Communist Party of India (Maoist) (en) Itzuli
Communist Party of India (Marxist-Leninist) (en) Itzuli

Indiako mugimendu marxistak landu eta garatu zituen dokumentu politikoei dagokienez, Ghandyk nabarmen lagundu zuen "Feminismoa eta Marxismoa" lana burutzen. Hainbat ekarpen egin zituen, batez ere Indian garai hartan antolatuta zeuden indar armatu ezkertiarretan, Kooperatiben eta nekazaritzaren ekoizpenaren garrantzia azpimarratuz, edota alderdi komunistaren barruan ematen ziren ideia patriarkalak aldatzera begira, izan ere, garai hartan alderdia ideia horietaz leporaino beteta zegoen, bere ustetan.[1]

Bizitza aldatu

Anuradha bikote komunista baten alaba izan zen, Ganesh eta Kumud Shanbagen alaba hain zuzen ere. Bere gurasoek, 1950eko hamarkada arte militatu zuten Alderdi Komunistan, hain zuzen ere azken hau frakzionatu eta zatitu baino lehenagoko etapan. Bitxikeria moduan, jakina da Ganesh eta Kumud Alderdi Komunistak Bonbai-en zuen egoitzan ezkondu zirela. Ganesh, defentsa komiteetan aritu zen, eta komunisten aurkako kasuak defendatzen eman zituen bere azkeneko urteak. Kumud-ek ostera, gizarte langile moduan jardun zuen eta emakume taldeetan ere bere presentzia nabarmena zen. Anuradha Ghandyk anaia bat zuen, Sunil izenekoa, eta Bonbaien bizi den dramaturgo ospetsuetako bat da, ezkertiar obrak ekoizteagatik ezaguna.[2]

Haurtzaroa, gaztaroa eta ibilbide politikoa aldatu

Anuradhak, beste Indiako haur askok ez bezala, zorte ona izan zuen haurtzaroan eta bere eskolaratze prozesua positiboa izan zen. J.B. Petit School-ean eman zituen bere lehen pausoak, Bonbaien. Eskola hori ez zen ausaz aukeratu, izan ere, haurrei besteak beste irakurketa, antzerkia eta dantza ikastaroak erakusteaz gain, ideia komunistak oso hedatuta zeuden eskola bat zen, eta Anuradhak, bertan jasoko zituen bere lehen interesak politika iraultzaileari begira. Testuinguruari begira, 1970eko hamarkada izan zen mugituena Indian ideia komunistei dagokienez, eta Ghandy bere ikasketa prozesuan murgilduta zegoen bete-betean. Txinako Iraultza Kulturalak, eta Vietnamgo gerrarekiko oposizioak, aldaketa sozial handiak ekarri zituen Indiara. Garai hartan, Anuradha PROYOM (Progressive Youth Movement) izeneko ikasle antolakunde iraultzailean sartu zen, bere ekarpena egiteko helburuarekin. PROYOM antolakundeak garai hartan altxatu zen mugimendu Naxalitarekin zuen zerikusia. Handik aurrera, Anuradharen bizitza politikoak gorakada nabarmena izan zuen; 1975ean Dalit Panther mugimenduan hartu zuen parte, eta 1974an Worliko istiluetan. Urte haietan, Eskubide Demokratikoen Babeserako Komitea sortu zen, eta bera horren erreferente nagusienetako bat bihurtu zen.[3]

1969tik aurrera, Anuradha Ghandyk Indiako Alderdi Komunistan hartu zuen parte, ildo marxista-leninista jarraitzen zuena. 1982an aldaketa handia eman zuen bere bizitza politikoak, izan ere, sindikatuekiko eta Dalit mugimenduen ondorioz, Bonbai-tik Nagpur hirira lekualdatu zen eta hainbatetan atxilotu zuten, urte hoartatik aurrera bere bizitza klandestinitatera pasako delarik. Jakina da hala ere, 1983an, Kobad Ghandy izeneko pertsona batekin ezkondu zela Anuradha, Indiako Alderdi Komunistan kargu garrantzitsuak gidatu zituen gizona, 2009. urtean atxilotu eta kartzelaratu zuten arte.[4]

1990eko hamarkadan, esklerosi anizkoitza diagnostikatu arren, Anuradha Ghandy Bastar hirira lekualdatu zen, eta Dandakaranya basoan bizi izan zen, Indiako Alderdi Komunistako Herri Askapeneko Ejerzito Gerrilleroaren esanetara, 3 urte osoz. Urte horietan emakumearen papera hobetu eta KAMS (Krantikari Adivasi Mahila Sanghatan) eragile feminista zabaltzeari ekin zion, 90.000 kide izatera heldu zelarik.

2000. urtetik aurrera, Alderdiaren adar feminista gidatzeaz arduratu zen, klandestinitatean beti ere, bere heriotza heldu arte. Vidarbha Eskualdeko komitearen kide izan zen, eta Maharashtrako Komite estataleko kide. 2007an, Alderdi Komunistaren IX. kongresuan, Alderdiko Komite nagusirako hautagai gisa aukeratua izan zen, garai hartan zegoen emakume bakarra izatera iritsi zelarik.[5]

Heriotza aldatu

2008ko Apirilaren 12an hil zen Anuradha Ghandy, "Malaria falciparum" izeneko gaitzagatik. Esklerosiak, bere sistema inmunologikoa ahuldu zuen, akats multiorganiko bat eragin zion arte. Bere Jharkhand-en egondako garaian hartu zuen gaixotasuna Anuradhak, eta azkenean garuneko malaria hartuta hil zen.

Erreferente bat aldatu

Anuradha Ghandy-ren figura bere ekarpen politiko konkretuetatik haratago doa. Izan ere, munduko feminismoaren inguruan hitz egiten badugu, Ghandyk feminismo hegemonikoaren kontraposizio bat erakusten digu. Europa eta Amerikako diskurtso eta hausnarketetatik at, zentro inperialistan kokatzen ez den gune batetik idazten digu Anuradhak, munduko periferiatik alegia. Indian jaio eta bizitzeak, beste ezaugarri bat gehitzen dio filosofa honi, izan ere, herrialde azpigaratua izateaz gain, India oso lurralde arrotza izan da urteetan zehar feminismo arloan lan egin dutenekiko, eta bertako gizartea esan dezakegu ez dagoela prest edo bertan ez zela garatu zentro inperialistan (Europan) eman den prozesua. Indiaren moduko herrialde batean, 22 minuturo emakume bat izaten da bortxatua, eta emakumearen berdintasunaren aldeko borroka ez da egunerokotasuneko agenda politikoan txertatuta dagoen zerbait. Beraz, Anuradha Ghandy-ri erreferentzia bat ere izan da bere herrialdean, ez soilik ezkertiarra izan eta iraultza komunista eman zedin lan egiteagatik, baizik eta India bezalako herrialde batean, feminismoa eta genero problematikari klase ikuspegitik erantzuteagatik.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Philosophical Trends in the Feminist Movement» Massalijn (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  2. «Archivo Anuradha Ghandy» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  3. (Ingelesez) Ghandy, Anuradha. (PDF) Philosophical Trends in the Feminist Movement. (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  4. (Ingelesez) Norvell, Lyn. Ghandy and the indian women´s movement. , 12-27 or..
  5. Roy, Arundhati. (2011). Scripting the Change,Selected Writings of Anuradha Ghandy. Daanish book ISBN https://revolutionaryfrontlines.wordpress.com/2012/02/13/arundhati-roy-foreword-to-scripting-the-change-selected-writings-of-anuradha-ghandy/..
  6. «India, la mayor democracia del mundo, registra una violación por 22 minutos.» Europa Press 2014ko Irailak 6 (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).