Maria Antonia Bandres Elosegi (Tolosa, 1898ko martxoaren 6a - Salamanca, 1919ko apirilaren 27a) moja jesuitina izan zen. Bere fedea hain zen sutsua ezen Miguel Unamuno eta Indalecio Prieto bezalako agnostikoetan ere eragina izan zuena[1].

Antonia Bandres

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Antonia Bandrés y Elósegui
JaiotzaTolosa1898ko martxoaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSalamanca1919ko apirilaren 27a (21 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Santutegia
Apirilaren 27
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Alabak

Ramon Bandres Azkue eta Teresa Elosegi Ansolaren hamabost seme-alabetatik bigarrena izan zen[1][2]. Jaio eta bi egunetara bataiatu zen[3]. Lau urterekin sendotza jaso zuen[3] eta 1909ko maiatzaren 23an lehen jaunartzea[4].

Lehen hezkuntza etxean jaso zuen osasun txarra zela eta[3]. Gero, jesuitinek zuzendutako San Jose ikastetxean ikasi zuen[5]. Gaztea zenean, Tolosako auzo txiroetan berri ona zabaltzen zuen[5][6].

Moja izan aurretik ere, Antoniak bere bizitza Jainkoari eskaintzeko zin egin zuen Antonio bere osaba eta aitabitxiaren salbaziorako[3]. Antonio agnostikoa zen baina geroago Jainkoarengan sinestu zuen[5].

1913ko martxoan, ariketa espiritualetan, kastitate-boto pribatua egin zuen[4] eta Ama Kandida Maria Jesuskoaren hitzak gogoratu zituen: «Jesusen alaba izango zara»[3].

1915eko abenduaren 8an, 17 urterekin, Jesusen Alaben kongregazioan sartu zen[6] eta 1918ko maiatzaren 31ean botoak eman zituen[1]. Natalia, Antoniaren ahizpa nagusia, moja egin zen baita ere[4].

Urte hartako ekainean, gaixotu zen. Artatu zuen Filiberto Villalobos medikuak deklaratu zuen bere fedeak harritu zuela, nahiz eta bera agnostikoa izan[1]. Antoniari buruz kontatu zien Miguel Unamunori eta Indalecio Prietori, eta haiek ere harrituta geratu ziren[7].

1919ko apirilaren 25an, Ostiral Santuan, Antoniak biatikoa hartu eta betiko botoak eman zituen[3]. Apirilaren 27an hil zen[3].

1996ko maiatzaren 12an dohatsu bilakatu zen[6].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d EWTN. Biographies of New Blesseds – 1996. .
  2. (Gaztelaniaz) Garmendia Larrañaga, Juan. Bandres Elosegui, Antonia. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. a b c d e f g (Ingelesez) Cinco, Anna Maria. (2018). «Blessed Maria Antonia Bandrés – Courage and Love» Hijas de Jesus jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-11).
  4. a b c (Latinez) «Salmaticen beatificationis et canonizationis Servae Dei Mariae Antoniae Bandrés y Elósegui, sororis profesae congregationis Filiarum a Iesu (1898—1919)» Boletin oficial del Obispado de Salamanca (Salamanca): 127..
  5. a b c (Gaztelaniaz) «María Antonia Bandrés y Elósegui, Beata» Catholic.net.
  6. a b c «Maria Antonia Bandres Elosegui dohatsua (1898-1919)» Gure Santuak. .
  7. (Gaztelaniaz) Frías Tomero, M.C. de. (2000). «María Antonia Bandrés Elósegui» Diccionario de los santos. 2 Editorial San Pablo, 1585 or. ISBN 8428522596..

Kanpo estekak aldatu