Annus mirabilis latinezko esaera bat da, "urte miragarri" edo "mirarien urte" esan nahi duena. Gaur egun, urte apartekoak eta gogoangarriak, historian eragin handia izan dutenak, izendatzeko erabiltzen da.

Hainbat urte izendatu izan dira annus mirabilis gisa, besteak beste ondorengoak:

1492 aldatu

Urte horretan Errege Katolikoek mendebaldeko inperio handiena sortu zuten Granadako Erresuma konkistatzean eta Amerika aurkitzean. Gainera, gaztelaniaren gramatika argitaratu zen, Gramática de la lengua castellana, Europako hizkuntza modernoetan lehenbiziko gramatika.

1666 aldatu

Urte horretan Isaac Newtonek bere ekarpenik garrantzitsuenak egin zituen, hala nola kalkuluari, higidurari, optikari eta grabitazioari buruzkoak.

1905 aldatu

Albert Einsteinek erlatibitate bereziari, mugimendu browndarrari eta efektu fotoelektrikoari buruzko bost artikulu argitaratu zituen Annalen der Physik aldizkarian.

Kanpo estekak aldatu