Ampedus nigerrimus kakalardo saproxilikoa da, Elateridae familiakoa, zientziarako Jean Théodore Lacordairek 1835ean deskribatu zuena.

Ampedus nigerrimus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaElateridae
GeneroaAmpedus
Espeziea Ampedus nigerrimus
[[|]]

Deskribapena aldatu

Txikia da (9 mm luze). Gorputz luzanga, genero bereko beste espezie batzuena baino zabalxeagoa, eta erabat beltza; hankak eta antenak ere beltzak dira.

Bizilekua aldatu

Harizti zaharretan bizi da, usteltzen ari diren zuhaitzetan.[1]

Banaketa aldatu

Iberiar penintsularen iparraldetik Eskandinavia eta Errusiaraino banaturik dago.[2][3] Euskal Herrian arrunta da atlantiar harizti zaharretan.[1]

Kontserbazioa aldatu

IUCNren Zerrenda Gorrian arrisku txikiko espezietzat hartua da.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Recalde Irurzun, Jose Ignacio; San Martín Moreno, Antonio Fermín. Acerca de la presencia de Ampedus melanurus Mulsant & Guillebeau, 1855 en la Península Ibérica y otros datos y comentarios sobre Ampedus Dejean, 1833 de Navarra (Norte de la Península Ibérica) (Coleoptera: Elateridae). Arquivos Entomolóxicos, ISSN-e 1989-6581, Nº. 12 (2014), 155-159, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
  2. Ampedus nigerrimus (Lacordaire, 1835). gbif.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
  3. Ampedus (Ampedus) nigerrimus (Lacordaire in Boisduval & Lacordaire, 1835). fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
  4. Mannerkoski, I.; Hyvärinen, E.; Alexander, K.; Büche, B.; Mason, F. eta Pettersson, R.. Ampedus nigerrimus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157671A5121732, iucnredlist.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).

Kanpo estekak aldatu