Euskal preso politikoak (1978-egun): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Txantiloia ez dator bat mezuarekin
Etiketa: Manual revert
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Euskal preso politikoak''' izendapenaren azpian, euren aktibismo politiko [[abertzaletasun|abertzalearengatik]] edo baita ere, euren aktibismoaren baitan [[terrorismo]] eta [[indarkeria]] ekintzak burutzeagatik, laguntzeagatik, justifikatzeagatik edo ekintza hauen alde egoteagatik [[preso]] izandako euskal herritarrak sartzen dira. Oro har, ez dago [[preso politiko]] kontzeptuaren gaineko adostasunik, eta sektore sozial zein ideologiko bakoitzak bere irizpideak ditu: preso politikoen existentzia ukatzetik, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] erakundeko kideak diren guztiak barnebildu arte. [[1978]]ko [[Espainiako trantsizioa]]ren ostetik, ikuspegi hauek ere aldatu dira, [[frankismo]]an preso politikoak zeudela onartzen duten askok ez dutelako ondoren preso politikoak onartzen.
 
Preso politikoen existentzia onartzen duten sektoreek, talde horretan sartu ohi dituzte ETAko kideak, baina baita ere [[kale borroka]]n aritutako askoaritutakoak, edo [[ezker abertzalea|ezker abertzaleko]] erakundeetako arduradun edo [[ENAM]]eko kideak ere, asko ''[[Dena da ETA]]'' doktrinapean zigortutakoak. Euskal preso horietako batzuk [[EPPK]] erakundean antolatu izan dira, zehazki euren preso politiko izaera aitor zedin. EPPKko kide gehienak, baina ez guztiak, ETAko kide izan dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Baigorri Argitaletxea|abizena=SA|izenburua=Ahora los presos políticos|hizkuntza=es|data=2018-01-12|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-01-13/hemeroteca_articles/ahora-los-presos-politicos|aldizkaria=GARA|sartze-data=2021-06-20}}</ref>.
 
2019rarte [[Frantzia]]n eta 2021. urterarte [[Espainia]]n preso gehienak [[Euskal Herri]]tik urrun dauden espetxeetan zituzten, [[Euskal presoen sakabanaketa]]ren ondorioz. Presoen eskubideen aldeko mugimendu ugari egon dira Euskal Herrian, euren [[amnistia]] eskatzen duten taldeetatik, herriratzea eskatzen duten sektoreetara. Azken ikuspegi honek babes zabala du Euskal Herriko iritzi publikoan, zein eragile politiko eta sozialean artean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ETAko presoak: gizarteratzea ala amnistia?|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/972143/etako-presoei-buruzko-erreportajea--urtebete-eta/|aldizkaria=EITB Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2021-06-20}}</ref>, eta preso hauen eskubideen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian egindako handienak izan dira.