Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
81. lerroa:
Roger Lestrange indar ingelesen kapitainak guduaren emaitzaren berri bidali zion [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo]]<nowiki/>ri, gutunarekin batera Llywelynen moztutako burua bidaliz, froga gisa. Erregeak burua Ynys Mônera bidalarazi zuen, bere tropen pozgarri izan zedin. Gero, [[Londres]]era bidali zuten, eta lantza baten gainean paseatu zuten hiriko kaleetan zehar, tronpeta eta adar hotsen artean. Bukatzeko, burua metalezko lantza baten muturrean iltzatu zuten iraunkorki [[Londresko dorrea|Londresko Dorrean]], trufa egiteko buruaren bueltan huntz adaxka bat jarriz. Ingelesak erabat harrotu ziren garaipen horrekin, ingelesak destino zentzu batez hornituta zeudelakoan.<ref name=":7"/>
 
1283ko urrian, haren buruaren ondoan, Daffydd ap Gruffudd anaiarena jarri zuten, [[Galesen konkista]] amaitutakoan. Sinbolismoz betetako konkista amaieran, Eduardo ingeles erregeak, Llywelyn, Eleanor Montforteko eta Daffyden zilarrezko zigilu tanpoiak urtarazi zituen, eta haiekin zilarrezko kaliza bat egin zuen, eta [[Cheshire]]ko Vale Royal komentu berriko fraideei oparitzat eman, garaikur gisa.<ref name=":7"/> 1285eko maiatzeko Londreseko parlamentua deitzean, Llywelyn eta Daffydden buru ustelduek toki berean jarraitzen zuten artean. <ref name=":8">Morris, M. 2009, 200. or.</ref> Marc Morris historialariaren iritziz, esaera zahar bati Eduardok egindako desafioa eta trufa izan zen; esaerak zioen Londresen egun batean gales batek aginduko zuela zioenaegun batean.
 
Izan ere, azken batailaren ondoren, [[Caernarfon]] hiribildu gales sinbolikoan, Llywelynen jabetzako koroa bat oparitu zioten Eduardo garaileari, ustez [[Artur erregea]]rena. Bada, koroa hori, errementariak moldatu ondoren, Ingalaterrara bidali zioten 1284ko udaberrian [[Alfontso (Chesterreko kondea)|Alfonsori]], Eduardo erregearen seme zahar eta oinordekoari, eta oinordekoak [[Westminster abadia]]<nowiki/>n aurkeztu zuen [[Eduardo Aitorlea]]ren santutegian.<ref name=":7"/>