Feldespato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|Feldespatoa '''Feldespatoak''' nagusiki, arroka igneoak osatzen dituzten mineral taldeak dira, beste edozein motatako arroketan ere...
(Ez dago alderik)

11:29, 28 abuztua 2008ko berrikusketa

Feldespatoak nagusiki, arroka igneoak osatzen dituzten mineral taldeak dira, beste edozein motatako arroketan ere aurki daitezkeen arren. Feldespatoak, aluminio, kaltzio, sodio edo potasiozko silikatuei dagozkie, edo base hauen nahasketei.

Feldespatoa

Bere egitura, siliziozko oinarri batetan (Si4+) datza, non, zati bat, isomorfikoki, aluminioagatik aldatua izan den. Kargak desorekatzean, katioi metalikoekin konpentsatzen dira (K+, Na+, Ca+2).

Monokliniko edo triklinikoak izan daitezke. Kolore zurikoak dira, dizdira beirakaradunak edo oso kolore argietakoak. Bere jatorria petrografikoa da, oso ugariak eta magmaren solidotzearen bidez eratutakoak. Oso aldagarriak dira eta kaolinizazio izeneko prozesu baten bidez narriatzen dira.

Feldespato guztiak mineral gogorrak dira, 2,5 eta 2,75 artean aurkitzen den pisu espezifikodunak. Bi talde handitan banatzen dira:

Kuartzoa eta mikarekin batera, granitoa osatzen duen mineraletako bat da, honen deskonposaketa, meteorizazioa)ren arduraduna delarik. Feldespatoaren meteorizazioa (edo kaolinizazioa), giro hezeetan eta karbono dioxidoz CO2 kargatuetan gertatzen da. CO2a CO3an bihurtzen da, potasioa, kaltzioa edo sodioarekin lotzeko, karbonatuak sortuz, kaltzioaren kasuan kaltzita deritzo. Euren aldetik, silikatu bikoitzek, aluminio silikatu hidratatuak eratzen dituzte, kaolina, alegia.