Eibar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
123. lerroa:
Hiribildua sortu baino lehen, [[Ego ibarra|Ego ibarrean]] bazen burdinolen inguruan osatutako egitura administratibo bat, gaur eguneko udalerrien eta are probintzien mugez gaindi.
 
[[Alfontso XI.a Gaztelakoa|Gaztelako Alfontso XI.a]] erregeak foru gutuna eman zion 1346ko otsailaren 5ean Villanueva de San Andrés de Heybar izenaz. Bertan, agindu zuen lekua jendeztatzea, harresiz ixtea, dorrez hornitzea, eta abar. Ondoren eratu ziren lehen kaleak izan ziren Barrenkale, Elgetakale, Somera eta Txurio<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Eibarko historia — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus|hizkuntza=eu|url=https://egoibarra.eus/eu/eibar/eibarko-historia|aldizkaria=egoibarra.eus|sartze-data=2020-03-06}}</ref>. XV. mendean, biztanleria bost halako eta gehiago handitu zuen, itsasoari begira egiten zuen industria-jardueraren epelean.
 
[[1766ko matxinada|1766ko matxinadak]] (artoaren eta gariaren garestitzeak sortutakoak), eta 1794. urtean Frantziako tropen sarrerak ([[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzioaren Gerra]]) herria lurjotalur jota utzi zuten. Kontzejua, eskolak eta elizaren zati bat erre egin zituzten; 116 etxe galdu ziren auzoetan eta arrabalean.
 
[[Karlistaldi|Karlisten gerrateek]] ere ez zioten onik egin herriari, Eibar liberala zelako. Maria Angela izeneko emakume bat nabarmendu zen Eibarren liberalen alde, eta kalea eman zion ondoren Udalak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Maria Angela kalea - Ahotsak.eus|url=https://ahotsak.eus/eibar/pasarteak/ab-215-001/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2020-03-06}}</ref>.
131. lerroa:
[[Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako II. Errepublikari]] oso lotua egon zen Eibar, haren aldarrikapenean ordu batzuz aurreratu zirelako eibartarrak herriko plazan, [[Eibarko udaletxea|udaletxean]]. Espainiako Gerra Zibila hastean, Errepublikari leial lotu zitzaion herria, eta 1936ko irailean, behin matxinoek Gipuzkoa azpiratutakoan, [[Eibarko gudua (1936-1937)|frontearen lehen posizioan]] egon zen herria. Egoera hori 1937ko apirilaren 26 arte luzatu zen, indar kolpistak herrira sartu zirenean. Kalte handiak izan zituen kaskoan bonbardaketen eta suaren ondorioz.
 
Gerratearen ondoren herriaren fisonomiafisionomia eta itxura goitik behera aldatu zen. 1940ko urriaren 8an, "''[[Regiones Devastadas]]''" delakoaren Zuzendaritza Nagusiak urbanizazio-proiektua onartu zuen, eta beste gauza askoren artean, [[Ego|Ego erreka]] tapatzea erabaki zuten, terrenolurrazal gehiago edukitzeko asmoz<ref name=":0" />.
 
== Ekonomia ==