Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
93. lerroa:
 
=== Ameriketara begira ===
[[File:Donostiako_mapa_XVIII_mendea.jpg|thumb|Donostiaren 1719ko abuztuko mapa<ref>Zuhurtasunez hartu beharreko mapa. Plaza Berria (1820ko hamarkadaz geroztik, [[Konstituzio plaza (Donostia)|Konstituzio Plazaplaza]] deitu izan dena) une horretatik aurrera sortu zen, hiriko alde horretako eraikinetan eragindako txikizioak baliatuz.</ref>]]
{{sakontzeko|Caracasko Gipuzkoar Konpainia}}
1713ko [[Utrechteko Ituna]] oso kaltegarria izan zen hiriarentzat, donostiarrek ipar [[Ozeano Atlantikoa|Atlantiko]]ko arrantza-urak galdu baitzituzten. Gainera, ez zuen bakea ekarri, Frantziaren etsaigoa baizik. Hirigintzaren aldetik, eztabaida sakona sortu zen harresiak defentsa elementu gisa mantentzearen aldekoen eta defentsaren gunetzat [[gaztelu]]a hartzearen aldekoen artean eta, kinka horretan, [[Gaztelako koroa|Gaztela]]ko ([[Espainiako historia|Espainia]]ko) [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] errege berriak [[Euskal Herriko historia|Euskal Herri]]ko [[Ebro|Ebroko aduana]]k kostaldera ekartzeko ahalegina egin zuen [[1718]]ko otsailean, baina tentsioak tentsio, [[1718ko matxinada|haren kontrako matxinada]] ez zen piztera heldu Donostian. 1719ko abuztuan, Donostia [[Berwick-eko dukea|Berwick dukea]] buru zuen 26.000 gerlariko frantziar armadak hartu zuen [[Lauko Aliantzaren Gerra]]n kokatuta, [[setio]]a jarri ondoren.<ref>Berwickek gotorleku ahulak zituen hiri bat eta elikagai eta munizio urriko garnizio txiki bat topatu zituen. Hiria 2.000 soldadu frantsesez osatutako talde batek okupatu zuen, 1721eko abuztuaren 25a arte. Orduan Hagako eta Madrilgo Bakeen ondorioz alde egin zuten. Hiriaren zati bat oso kaltetuta atera zen setiotik eta, berreraikuntza-lanetan, [[Plaza Berria (Donostia)|Plaza Berria]] sortu zuten Donostiaren erdian olgeta eta merkaturako.</ref>
117. lerroa:
 
 
[[Fitxategi:Plaza de la Constitución. San Sebastián.jpg|thumb|Donostiako [[Donostiako Konstituzio plaza]] (1817), garai bateko Plaza Berria, eta udaletxe zaharra (1832)]]
[[Fitxategi:Donostia - San Sebastian par Didier Petit de Meurville (années 1860).jpg|thumb|San Martin auzoa eta [[Kontxa hondartza|Kontxa]] [[Donostiako harresiak|harresitik]], justu eraitsia izan aurretik]]
 
124. lerroa:
 
 
1820-1823ko [[Hirurteko Liberala]]<nowiki/>ren amaieran, berriz, [[San Luisen Ehun Mila Semeak]] deitutako europar armada erreakzionarioak setioa jarri zion Donostiari, artean berreraikuntza-lanetan sartua zela. Espainian, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]] [[Monarkia absolutu|absolutista]] berrezarri zuten tronuan (1814az geroztik). Hamarkadetan galarazita eduki ondoren, Donostiak 1828an berreskuratu zuen Amerikarekin salerosketan aritzeko eskubidea.<ref>Hala ere, 1836an aplikatu zen agindu hori.</ref> [[Lehen Karlistaldia]]n, Donostiak (liberala eta, aldi berean, gotorleku militarra baitzen) ''[[Maria Kristina Borboikoa|kiristino]]'' liberalen alde egin zuen, Gipuzkoak ez bezala. 1833an, [[Maria Kristina Borboikoa|Maria Kristina]] erregina ere izendatu zuten [[Konstituzio plaza (Donostia)|Plaza Berrian]]. [[Karlismo|Karlistek]] hiribildua bonbardatu zuten eta, hain zuzen, 1835eko uztailean, [[George Lacy Evans]] jeneralaren mendeko [[Britainiar Legio Laguntzailea|legio ingeles bat]] aritu zen haiei aurre egiten hiribildu barrutik.<ref>Haien omenez, 1924ko irailean, [[Ingelesen hilerria (Donostia)|Ingelesen hilerria]] izenekoa inauguratu zen, [[Urgull]] mendian kokatu zena. Tropa horren ostatua [[Ategorrieta]] izan zen eta hor, geroago, [[Notre-Dame eskola]] eraiki zen eta alboan zegoen plazari ''Constitution Hill'' deitzen hasi ziren. Liberalen kontrako protesta gisa inguruko baserritarrek "Konstituzioa hil" esaten hasi ziren, izena eta esanahia aldatuta</ref> Gerra hura behin amaituta, ordea, [[Tomas Zumalakarregi]]ren anaia [[Migel Antonio Zumalakarregi|Migel Antoniok]] zuzenduta, Donostia [https://es.wikisource.org/wiki/Ley_de_Modificaci%C3%B3n_de_fueros_de_Navarra_de_16_de_agosto_de_1841 foruen gehiena galdutako] Nafarroari atxikitzea eskatu zuen, 1841ean. Urte horretan bertan, [[Baldomero Espartero|Espartero jenerala]] Hego Euskal Herrira sartu zen bere armadaz eta, gerra-egoera horretan, Donostian aduanak, lehen mailako epaitegi konstituzionala eta [[gobernadore zibil]]a ezarri ziren. 1854an Donostia probintziako hiriburu aukeratu zuten. Aduanak Ebrora atzeratzea erabaki zen eta neurri hori probintziaren mesederako izan zen. Halaber, Donostia Amerikarekin merkataritzan aritzeko egokitutako portu gisa itxi egin zen. Garai berriak ziren hirirako.
 
=== Hiria handitu, turismoaren hegalpean ===