Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Literatura: atalak batu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
XX. mendeko kulturan, Euskal Ikasketen Lehen Kongresua
698. lerroa:
Donostia: Erein, 1988.</ref> XIX. mendearen hasieran, [[1803]]an hain zuzen, argitaratu zen haurrentzako euskarazko lehen liburua, [[Juan Bautista Aguirre]]k idatzitako [[katixima]] bat: ''Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac, lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai''. Urtebete beranduago, [[1804]]an, [[Bizenta Mogel]]ek (1782-1854) ''Ipui onac'' alegi liburu ezaguna argitaratu zuen, ahozko literaturan oinarrituta. Eta ez zen haurrei zuzendutako beste argitalpenik egon euskaraz [[1890]]. urtean A. Apaolazak ''Patxiko Txerren'' argitaratu zuen arte (86 urteko tartean, hain zuzen).
 
[[XX. mende]]an gure literaturaren egoera erabat aldatu zen. [[Gabriel Aresti]], dira izen aipagarri batzuk. [[Lehen Euskal Pizkundea]]k XIX. mendearen bukaeratik XX. mendean zehar zabaldu zen, [[Franco]]ren estatu kolpea eta [[Espainiako Gerra Zibila]] gertatu arte. Bultzatzaileen artean, [[Anton Abadia|Anton Abbadia]], [[Seber Altube]], [[Sabin Arana]], [[Resurreccion Maria Azkue]], [[Arturo Kanpion|Arturo Campion]], [[Andima Ibiñagabeitia]], [[Sorne Unzueta]], [[Julio Urkixo|Julio de Urquijo]] eta [[Jokin Zaitegi|Iokin Zaitegi]] ditugu garai guztian zehar. Testuinguru horretan egin zen 1918an Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean [[EuskaltzaindiaEuskal Ikasketen Lehen Kongresua]], sortueta bera izan zen, euskaraz[[Euskaltzaindia]] eta [[Eusko Ikaskuntza]]<nowiki/>ren sorrreraren abiapuntua. Euskaraz egindako irakaskuntza zabaladu zen eta literatura lantzeko bide berrian sortu ziren. Garai horretan izen handi batzuk ditugu: [[Xabier Lizardi]], [[Lauaxeta]], [[Orixe]], [[Antonio Maria Labaien]]. Idazle hauek hizkuntza literarioa beste maila batera eraman zuten. Gerrarekin batera, hau da 1936tik aurrera, hirurogeigarren hamarkada arte, euskal literatura Hegoaldean erbestean edo katakonbetan gelditu zen. Garai ilun horretan erbestetik idazle batzuek euskal literatura zabaltzen aritu ziren, esaterako [[Jokin Zaitegi|Iokin Zaitegi]], [[Telesforo Monzon]], [[Salbatore Mitxelena]], [[Orixe]]. Ipar Euskal Herrian literatura bide tradizionaletan gordetzen zen salbuespen batzuekin: [[Txomin Peillen]] eta, batez ere, [[Jon Mirande]]. Prentsan [[Piarres Lafitte]]k ''Herria'' aldizkaria zuzendu zuen. Haur nahiz gazteentzako lanak idazten hasi ziren idazten bertako egileek: Kirikiñoren ''Abarrak'' (1918), ''[[Xabiertxo]]'' (1925), [[Ixaka Lopez de Mendizabal]]ek idatzia eta [[Jon Zabalo]] “Txiki”k ilustratua, [[Gregorio Mujika]]ren ''[[Pernando Amezketarra]]. Bere ateraldi eta gertaerak'' (1927), ''Txomin Arlote'' (1929), [[Alejandro Bilbao]]k (“Erramun Maruri”) idatzia, ''Dar-Dar-Dar'' (1929). Garai honetakoa da, halaber, euskarazko lehen antzezlana: ''Nekane edo Neskuntzaren babesa'' ([[Robustiana Mujika Egaña|Tene Mujika]], 1922).
 
[[1950eko hamarkada]]ren bukaeran, idazle-belaunaldi berria jaio zen, tartean [[Gabriel Aresti]]. Honek ''[[Harri eta Herri]]'' ([[1964]]) bere liburuan [[Europa]]n modan zegoen gizarteko poesia jorratu zuen. Era berean, [[antzerki]]ari ekin zioten talde batzuekin edo ''[[Ez Dok Amairu]]'', "[[Euskal Kantagintza Berria]]" izeneko mugimenduaren sortzaileekin ere harreman estuak izan zituen. [[Eleberri]]ei buruz, [[Txillardegi]]ren ''[[Leturiaren egunkari ezkutua]]'' ([[1957]]) lehendabiziko euskal [[eleberri]] modernoa da, [[existentzialismo]] ereduak jarraitzen duena. Gero [[Ramon Saizarbitoria]]ren ''[[Egunero hasten delako]]'' eta ''[[Ehun metro]]'' (''[[Nouveau Roman]]'' mugimenduaren eragina dutenak), [[Arantxa Urretabizkaia]] eta [[Anjel Lertxundi]] agertu ziren.