Filipinetako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
29. lerroa:
'''Filipinetako Errege Konpainia''' ({{lang-es|Real Compañía de Filipinas}}) [[Argien Garaia|Ilustrazio]] garaian sortutako merkataritza konpainia izan zen, 1785eko martxoaren 10ean [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.aren]] [[Errege Zedula]] baten bidez eratua. [[Francisco Cabarrús]]ek sortua, [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]] ordezkatu zuen, eta kide asko euskaldunak zituen.
 
[[Espainiar Inperioa]]<nowiki/>ren [[Trafalgarko gudua|itsas indarraren amaierarekin]] eta [[Amerikaren deskolonizazioa|Latinoamerikako herrialdeen independentziarekin]] batera, Konpainiaren gainbehera etorri zen. Hala ere, [[Fernando VII.a Borboikoa (Espainia)|Fernando VII.a erregearen]] interesei lotuta jarraitu zuen bere jarduera hura bizi artean. [[1834|1834an]] desegin zen.
 
== Aurrekariak ==
XVIII. mende bigarren erdialdean, indarra hartzen joan ziren monopolioaren kontrako jarrerak. 1765eko otsaileko dekretuak ireki egin zizkion [[Antilla Handiak|Antilla Handietako]] eta [[Margarita uhartea|Margarita]] eta Trinitate uharteetako portuak Cádiz, Sevilla, [[Alacant]], Cartagena, Málaga, Bartzelona, Santander, A Coruña eta Gijóndik zihoan trafikoari, Ameriketako portuotako (''palmeo'' bidezko) zergak kenduz eta, trukean, salgai aleen gaineko % 6-7ko zerga bateratua ezarriz. Koroa, eredu horren irabaziez ohartuta, neurri hori Amerika guztira zabaltzen joan zen (1774 eta 1776ko aginduak).<ref name=":4">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=370-371|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref>
 
Filipinetako Konpainiaren aurrekari zuzena Caracasko Gipuzkoar Konpainia izan zen. 1778ko urriko liberalizazio ediktuak erabat ahuldu zuen haren Venezuelarekiko itsas merkataritza. Era berean, Frantziarekiko etsaigoak egoera oso gaiztoan utzi zuen Caracasko Gipuzkoar Konpainia, Lourdes Díaz-Trechuelo Konpainiari buruzko adituaren iritziz.<ref name=":4" /> Nolanahi ere, gerrak galgarriak ziren beti merkataritza konpainia hauentzat.
42. lerroa:
Frantzisko Cabarrúsek Amerika eta Asiako merkataritza lotzeko proposamena egin zuen gipuzkoar konpainiaren salbabide gisa. Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren Batzorde Nagusiaren hirugarren bilkuran aztertu zen 1784ko uztailaren 6an, Jose Galvez Indietako Ministro Unibertsala bilkura buru arituz. Hortik, Filipinetako Konpainia sortu zen, 1785eko [[martxoaren 20]]an [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a Borboi]] erregeak sinatutako zedula bidez. Bertan, ezartzen zenez, 25 urtez irauteko sortu zen.<ref name=":0">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=374-378|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref> Konpainiak Caracaskoaren Donostiako eta Pasaiako ontziolak eta instalazioak hartu zituen bere gain, konpainia berriaren garrantzitsuenetakoak.<ref name=":0" />
 
Zuzendaritza-batzordea eta akziodun asko berdinak zituen, hala nola, Gipuzkoako probintzia, [[Donostiako historia#Donostia mugako hiri|Donostiako ''kontsulatua'' (merkatarien batzordea)]], Donostiako Udala, [[Oñatiko Unibertsitatea]], baita inbertsiogile pribatuak ere: Zuaznabar, Lopeola, Arbaiza, Goikoa, etab. Tartean ziren, hala ere, Espainiako koroa eta Madrilgo bost gremio ere. Filipinetako Konpainiak Caracasko Konpainiaren [[Soraluze|Soraluzeko]] arma-fabrika eta Bizkaiko ontziolak ere bereganatu zituen. Konpainiak 2.822 kide erabiltzen zituen eskifaietan. Hasierako kapitalak 8 milioi pesoko balioa zuen.<ref>{{Erreferentzia
| abizena1 = De Borja
| izena1 = Marciano R.
56. lerroa:
 
== Funtzionamendua ==
Bere helburua [[Filipinak]] eta metropoliaren arteko merkataritza bultzatzea zen, mendebaldetik [[Itxaropen Onaren Lurmuturra|Itxaropen Onaren Lurmuturretik]], eta ez [[Manilako galeoia|Acapulco-Mexikotik]]; horretarako, ibilbide horren [[monopolio]]a eman zitzaion. Filipinetako Konpainiak bazituen pizgarri batzuk, adibidez, Manilan zein CadizenCádizen ez zuen zergarik ordaindu beharko, baina aldi berean, bere irabazien % 4 [[Filipinak|Filipinen]] sustapen ekonomikoan inbertitu behar zuen. Gainera, Espainiako estatuak haren diru-kutxan eskua sar zezakeen bere beharrizanen arabera, Konpainiaren maileguen bitartez, eta premia horiek areagotu egin ziren Espainiako koroa gerra gehiagotan murgildu ahala.<ref> De Borja, Marciano R. (2005), 72. or.</ref>
 
1787an Filipinetatik heldutako lehen bidalketan, Konpainiak 17.115.347 [[Espainiako erreala|erreal maravedimarabedi]] atera zituen garbian, egundoko zenbatekoa garai hartan. Espainiako beste ezein konpainiak baino irabazi gehiago zituen, 1785-1790eko urteetarako bere kideek harro eta ozen aldarrikatzen zutenez. Aldi horretan, Konpainiak % 27ko irabazi garbia eskaini zien bere inbertsiogileei. Konpainia, ordea, ez zen merkataritzan [[Filipinak|Filipinekin]] bakarrik aritzen. Hasierako oparoaldian, Filipinetako Konpainiaren 42 espedizioetatik, 12 bakarrik izan ziren Filipinetara. Amerikarekin harreman komertzial handiak zituzten.<ref> De Borja, Marciano R. (2005), 72. or.</ref>
 
Konpainiaren itsasontzietako asko [[Pasaia|Pasaian]] eraikitzen ziren, haren fabrika nagusia izateraino, Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren azpiegitura oinarri hartuta. Haietako askok santuen izenak izaten zituzten gaztelaniaz, hona hemen batzuk: Nuestra Señora de la Concepción, Rey Carlos ere deitua, presa batean hiru hilabete eta erdian eraikia; Santo Domingo (1797); Nuestra Señora de los Dolores; Nuestra Señora de las Nieves; Santa Isabel (1792).<ref name=":3" />
 
== Bilakaera ==