Tarpan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t koma
10. lerroa:
''silvaticus'' <small>[[Tadeusz Vetulani|Vetulani]], 1928.</small><br />
''tarpan'' <small>[[Pidoplichko]], 1951</small>}}
'''Tarpana''' <ref> {{eu}} http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/termino/_c05561/eu_t_0314/t0314.html</ref> ([[izen zientifiko]]a: ''Equus ferus ferus edo Equus ferus gmelini''), '''Eurasiako basa-zaldia''' ere deitua, egun desagertutako [[basazaldi]] mota bat izan zen. Tarpana (Equus ferus ferus) [[Equus ferus]]aren [[azpiespezie]]a zen. Harekin batera, etxeko zaldiek ([[Equus ferus caballus]]; neurri handi batean, haien arbasoa da tarpana), eta [[Przewalski zaldi]]ek (Equus ferus przewalskii) osatzen dute espeziea. Esan beharra dago hainbat adituk ezbaian jartzen dutela Przewalski zaldiaren [[taxonomia]], eta aparteko [[espezie]]tzat hartzen dute.
 
Bere altuera [[soin gurutze]]ra 130 cm inguruan zegoen. Garai moderno arte iraun zuten tarpanaren bi mota ezagutzen dira: estepetako tarpana eta basoko tarpana. Horrez gain, [[enzebro]]aren kasua dago. Abere horiek, hainbat ikerlariren ustez, [[Iberiar Penintsula]]ko tarpanak ziren, eta azkenek [[XVI. mende]] arte iraun zuten Penintsula hego ekialdean. Ondo dokumentatutako azken tarpan abelburua, [[1876]]. urtean [[Ukraina]]n harrapatua izan zena, [[Moskuko Parke Zoologiko]]an hil zen [[1909]]. urtean, baina zalantzan dago ea aberea arraza garbikoa ote zen ala etxeko zaldiekin nahastutakoa;<ref>Bunzel-Drüke, Finck, Kämmer, Luick, Reisinger, Riecken, Riedl, Scharf & Zimball: "Wilde Weiden: Praxisleitfaden für Ganzjahresbeweidung in Naturschutz und Landschaftsentwicklung</ref><ref>http://breedingback.blogspot.com.es/2013/06/the-tarpan-that-wasnt.html</ref> horregatik, beste hainbat iturrik [[1887]]. urtean [[Municheko Hellabrunn Zoo]]an hildako tarpana aipatzen dute espezieko azken aberetzat<ref>Bernard Belin, Le loup & le chien & l'homme, L'Harmattan, 2003 (ISBN 2-7475-4184-3,</ref>. Jakina da arraza garbiko tarpanak desagertu eta gero, [[XIX. mende]] osoan eta [[XX. mende]]aren hastapenetan, bizirik eta libre Ukrainako estepetan etxeko zaldiekin nahasi ondoren berriro basati bilakatutako hainbat aberek iraun zutela. Hainbat adituren arabera, baliteke arrazak bizirik iraun izana Ukrainan [[1918]] arte eta [[Polonia]]n [[1919]] arte,<ref>http://www4.uwsp.edu/geo/faculty/heywood/Geog358/endangr/extinctm/EurWHors.htm</ref> hori dioten hainbat lekukotasun baitaude. Datutan zehazten zaila da, ordea, eta kontuan hartu behar da lehen esan den bezala, azken ale basati horiek etxeko abereekin nahasitako tarpanak izatearen aukera.