Abraham Lincoln: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
26. lerroa:
 
1863ko uztailean Gettysburgeko guduan, gerraren patua erabaki zen Batasunaren alde eta, estatuen jurisdikzioen gainetik, Lincolnek esklabotasuna bertan behera uzten zuen lege federala ezarri zuen. Hala ere, Lincoln Batasuneko presidenteak (eta errepublikanoak) 1864ko hauteskundeak irabazi behar zituen. Demokraten eta finantza gizon handien nahigaberako, Lincolnek irabazi zuen 1864ko hauteskundea (azaroaren 8an), gehiengo osoaz. Belmonten demokraten hautagaia garaituta, Lincolnek ondorengoa adierazi zuen 1865 hasieran:
 
<br />
 
{{esaera2|Bi etsai handi dauzkat: aurretik, Hegoaldeko Armada eta, atzetik, finantza erakundeak. Bietatik, atzekoa dut etsai handiena.}}
 
 
[[Robert E. Lee]] hegoaldetar jeneralak armak utzi ondoren (1865ko maiatza), Estatu Batuetako biztanle guztiak elkarganatzeko programa bat prestatu zuen. Hala ere, Lincolnek ez zuen hori ikusi: 1865 apirilaren 5ean [[Abraham Lincolnen hilketa|Lincoln hilik atera zen Ford antzokitik]], [[John Wilkes Booth]]ek bere kontra egindako erasoan. 1868an [[Ulysses Simpson Grant|Ulysses Grant]] aukeratu zuten lehendakari, eta Lincolnek aurrez antolatuaz bestelakoa egin zuen, zapalkuntza latz bat bideratu baitzuen Hegoaldeko estatuen aurka.