Xabier Arzalluzen heriotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Ez da artikulu nagusia, hau da artikulu nagusia
1. lerroa:
{{nagusia|Xabier Arzalluz}}
[[Fitxategi:Xabier Arzalluzen hileta liburua sinatzen.jpg|thumb|248x248px|Xabier Arzalluzen hiletako dolumin liburua elizaren kanpoaldean]]
[[Xabier Arzalluz|'''Xabier Arzalluz''']], urte luzez [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] [[Euzkadi Buru Batzarra|EBBko]] lehendakari izandakoa, 2019ko otsailaren 28an zendu zen 86 urte zituela, astebete lehenago iktus bat izan ondoren. Haren beilatokia Bilboko [[Begoña (auzoa)|Begoña]] auzko Bilbaina ehorztetxean ezarri zuten martxoaren 1a eta 2a bitartean, eta haren omenezko gorpuaurrengo hileta elizkizuna martxoaren 2an egin zen [[Azkoitia]] jaioterriko Andre Mari Jasokundearen parrokian. Gorpua [[Galdakao|Galdakaon]] ehortzi zuten martxoaren 3an, haren bizilekuan. Martxoaren 10ean EBBk eta familiak elkarlanean antolaturiko oroimen meza ospatu zen [[Bilbo|Bilboko]] San Bizente Martiriaren elizan.