Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Demografia: Eguneratu
t Parrafo banaketa bat.
46. lerroa:
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] ''de facto'' [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da<ref group="oh">Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.</ref>. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] Espainian, eta [[Ipar Euskal Herria|Frantziako euskal lurraldea]] [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetan]], 2017tik [[Euskal Hirigune Elkargoa]] bilakatua. Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —gaur egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntzaZ jakin edo hitz egiten dutenei, berriz, [[euskaldun]].
 
Euskal Herriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, [[Joan Perez Lazarraga|Juan Perez Lazarraga]] egile arabarrak eta [[Joanes Leizarraga]] nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen ([[Axular]] idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du [[Gero (Axular)|''Gero''ren]] [[Hitzaurre|aitzin-solasean]]).

[[Gizaki]] modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta [[Euskal Herriko historiaurrea|historiaurrean]] [[labar-arte]]a zein hainbat [[monumentu megalitiko]] utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, [[Baskoi|Erdi Aroko baskoiak]] agertzen hasi ziren, etA [[Baskoniako Dukerria]]ren inguruan kokatu ziren.
 
824an, [[Iruñeko Erresuma]] hasi zen eratzen Orreagako Guduen lorratzean ([[Orreagako gudua (778)|778]] eta [[Orreagako gudua (824)|824]]), [[Antso III.a Garzeitz Nagusia|Antso III.a Handiaren]] erresumatik XII. mendera Nafarroako Erresuma bihurtzekoa. [[Errando II.a Aragoikoa]] gaztelar leinuko erregeak, baina, garai bateko [[Nafarroako konkista|Nafarroaren erdigunea inbaditu]] zuen [[1512]]an, eta [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroari]] atxiki. Pirinioez iparraldera, [[Nafarroa Beherea|Nafarroa independenteak]] mende batez iraun zuen. [[Frantziako Iraultza]]z eta [[Karlistaldi]]en garaian, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ko [[Nazio-estatu|nazio estatuen]] [[Antzinako Erregimenaren krisia|zentralizazioa gailendu zen]]. [[XIX. mende|XIX. mendean,]] baina, [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializazioaren epelean]], [[eusko abertzaletasun]]a sortu zen. XX. mendera arte, hala ere, gerra gogorrek astindu zuten Euskal Herria, [[Francoren diktadura]] zapaltzailea ere tartean. [[Euskal Herriko gatazka|Euskal gatazka]] piztu zen testuinguru horretan.