«María Chivite»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t (→‎Ildo politikoa: geh, ref)
2017ko abuztuan egindako kongresuan, "garai berri bat" iragarri zuen PSNrentzat, "UPN babestuko ez" zuena, baina "nazionalistei" aurre egingo ziena. Pedro Sanchezen hurbileko jarrerak agertu ditu.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=PSNren betiko melodia zaharra|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1837/002/001/2017-08-11/psnren-betiko-melodia-zaharra.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-05-14}}</ref>
 
Maria Chivite PSNk 2019az geroztik hartutako jarrera politiko berriaren aurpegi ezagunetako bat dugu, Maite Esporrin Iruñeko zinegotziarekin batera. Jarrera politiko hau ezker abertzalearen eta Nafarroako eskuin foruzalearen babesik bilatu gabe gobernura iristen saiatzen datza, jakinik, 2019ko foru hauteskundeetan, arestian aipatutako bi ideologietako baten onespenik gabe ezinezkoa zela gobernura heltzea. Nafarroako Alderdi Sozialistak 2019. urteko kanpainan PSNk argi esan zuen Nafarroak Batzen Du koalizio eskuindarrari ezetza emateaz gain, EH Bilduri ere ezetza emango ziola.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Aldaketarekin jarraitu nahi dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/hauteskundeak/udal-foru-hauteskundeak/osoa/6430512/hauteskundeak-m26-kanpaina-bukaerako-ekitaldiak-nafarroan-2019ko-maiatzak-24/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Chivite: 'Nafarroan Gobernu progresista bat eratzeko lan egingo dut'|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/hauteskundeak/udal-foru-hauteskundeak/osoa/6436026/maria-chivite-nafarroan-gobernu-progresista-eratzen-saiatuko-da/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Horretaz gain, Chivitek behin eta berriz errepikatu izan du Nafarroa ez dela lurralde abertzalea, sarritan Geroa Bai alderdiaren kontrako adierazpen gisa.<ref name=":0" /> Maria Chivite ez zen behin ere bildu EH Bildu alderdiarekin, besteak beste "aurrerakoia ez" zela adieraziz;<ref>{{Erreferentzia|izena=Joxerra Senar-Ainhoa Larretxea|abizena=Agirre|izenburua=EH Bildu ez dela "aurrerakoia" argudiatuta egiten dio uko PSNk biltzeari|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/167301/eh-bildu-ez-dela-aurrerakoia-argudiatuta-egiten-dio-uko-psnk-biltzeari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-08-07}}</ref> hala ere, haren abstentzioari esker gobernura iritsi bazen ere.<ref>{{Erreferentzia|izena=Enekoitz|abizena=Esnaola|izenburua=Hitz egin izan dute, isilean eta jendaurrean|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1872/003/001/2019-07-05/hitz-egin-izan-dute-isilean-eta-jendaurrean.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Aniztasunaz hitz egin bai, baina inbestidura saioan ez zuen hitzik esan euskaraz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Joxerra|abizena=Senar|izenburua=Esanahi bereziko unea eta ekitaldia|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1947/002/001/2019-08-07/esanahi-bereziko-unea-eta-ekitaldia.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-08-07}}</ref>
 
Argi utzi beharra dago Chiviteren ustezko neutraltasun hau, eskuin foruzalearekin eta ezker abertzalearekin ez hitz egiteagatik aitortzen zaiona, ez dela erabatekoa eta behin baino gehiagotan eskuinaldera jotzeko joera izan duela, bereziki, 2019ko udaletako alkateen hautaketa prozesuan. Iruñean EH Bildu izan zen bigarren indar bozkatuena, Nafarroak Batzen Du koalizioaren atzetik, azken hau ordea, ez zen gehiengo osora iristeko gai izan. PSNk zuen giltza udal honetan, EH Bilduri bere botoak eman izan balizkio udal gobernu alternatiboa eratuko zelako. PSNk bere hautagaia, Maria Esporrin aurkeztea erabaki zuen eta EH Bilduren botoen zain geratzea, nahiz eta alderdi honekin inoiz ez mintzatu eta are gutxiago negoziatu.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=Joseba Asiron no hará alcaldesa de Iruñea a Maite Esporrín|hizkuntza=es|data=2019-05-31|url=https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190531/asiron-no-hara-alcaldesa-a-maite-esporrin|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza, gehiengo sinplez|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6482258/enrique-maya-iruneko-alkate-berria-2019ko-ekainaren-15a/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bide guztiak agortuko ditu Asironek PSNk udal gobernu aurrerakoia ahalbidetu dezan - Irunea|hizkuntza=eu|url=https://euskalerriairratia.eus/irunea/1560254629581-bide-guztiak-agortuko-ditu-asironek-psnk-udal-gobernu-aurrerakoia-ahalbidetu-dezan|aldizkaria=euskalerriairratia.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Hala, PSNk Nafarroak Batzen Du alderdiari gobernatzen utzi zion. Bestalde, Esporrin andereak Joseba Asiron EH Bildu alderdiko Iruñeko alkate ohiaren aurkako hainbat adierazpen egin izan ditu, asko larriak, hala nola fronte sortzailea eta "matxista" izatea egotzi izana.<ref>{{Erreferentzia|abizena=pamplonaactual|izenburua=Esporrín dice que "Asiron ha gobernado de forma frentista y clientelar contra la mayoría de esta ciudad" -|hizkuntza=es|data=2019-04-17|url=https://pamplonaactual.com/esporrin-dice-que-asiron-ha-gobernado-de-forma-frentista-y-clientelar-contra-la-mayoria-de-esta-ciudad/|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Diario de|abizena=Navarra|izenburua=Esporrín: "Me ratifico en que Asiron es machista y no me trata como a los hombres"|hizkuntza=es|data=2018-09-06|url=https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona-comarca/pamplona/2018/09/06/esporrin-ratifico-que-asiron-machista-no-trata-como-los-hombres-609346-1702.html|aldizkaria=diariodenavarra.es|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Chivitek babes osoa eskaini izan dio uneoro.
 
Iruñeko Udaleko kasua oso esanguratsua izan bazen ere, Chivitek zuzendutako PSNk antzeko erabakiak hartu zituen beste hainbat udaletan, adibidez, Sartagudan, Lizarran, Burlatan eta Eguesen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin dio mesede|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6482148/nafarroako-udalen-osaketan-psnk-mesede-egin-dio-navarra-sumari/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Koldo|abizena=Azkune|izenburua=Sartagudan PSNk nola egin zion iruzur EH Bilduri|hizkuntza=eu|data=2019-06-18|url=https://www.argia.eus/albistea/sartagudan-psnk-nola-egin-zion-iruzur-eh-bilduri|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-08-06}}</ref> Esandako udaletan PSNk bere hautagaitza aurkeztu zuelako, EH Bildu kaltetuz eta Nafarroak Batzen Du alderdiari alkatetzak emanez. Hala ere, gertakizunik aipagarriena Huarten gertatu zen, bertan, PSNk bere hautagaitza aurkeztu (zinegotzi bakarra zuen udal biltzarrean) eta Nafarroak Batzen Du alderdiaren botoak jaso zituen, alkatetzara iristea lortuz, EH Bildu indarrik bozkatuena izan bazen ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eskuinari mesede egiteko, Navarra Sumarekin ituna izatea leporatu dio EH Bilduk PSNri|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6483491/eh-bildu-acusa-al-psn-de-tener-un-pacto-con-navarra-suma-favor-de-la-derecha/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-06}}</ref>