Nils-Aslak Valkeapää: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Nils-Aslak Valkeapää''', (Samieraz ''Áillohaš'') ((Enontekiö, Lappi, 1943ko martxoaren 23a - Espoo, 2001eko azaroaren 27an) idazle, musikari ...
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Nils-Aslak Valkeapää''', ([[Samiera]]z ''Áillohaš'') (([[Enontekiö]], [[Lappi]], [[1943]]ko [[martxoaren 23]]a - [[Espoo]], [[2001]]eko [[azaroaren 27]]an) idazle, musikari eta nazioarteko [[samitar]] artista ezagunetarikoa zen. [[Enontekiö|Käsivarsi]] inguruan jaio ondoren, [[elur-orein]] abeltzaintzaz bizi zen familia [[samitar]] batetanbatean hazi zen. Hala ere, '''Nils-Aslak''', bere gurasoek ez bezala, eskolara joateko aukera izan zuen eta bertan idazten eta bere sentimenduak idatzietan bihurtzeko dohaina ikasi zuen.
 
[[Samitar]] [[joik]] musikak, bere lanak baldintzatu zituen, izugarrizko berezitasuna lortuz. Abestiak idatziz joan halaahala, [[1968]]. urtean [[Oscar Sariak|Oscar sarietarako]] izendatua izan zen [[Veiviseren]] edo "Meharguneen Gidari" film [[norvegia|norvegiarreko]] doinua idazteko eskatu zitzaion. Filmak izan zuen arrakasta dela eta, izena hartzen hasi zen '''Nils-Aslak''' musika munduan eta [[1994]]. urtean [[Lillehammer]]en ospatu ziren [[Olinpiar Jokoak|Neguko Olinpiar Jokoetan]] hasierako ospakizuneko doinua abestu zuen.
 
Idazle bezala, ez zuen idatzi askorik egin hasieran. Arlo honetan [[finlandiera|finlandieratik]] [[samiera|samierara]] itzultzen eginiko lanengatik izan zen ezaguna. Hala ere, poemak eta idatzi politikoak egiteari ekin zion, eta honi esker, oso ospetsu bihurtu zen [[samitar]]ren artean.