Ongi etorri, Drpolilla, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Request for translation. Yanka Kupala and Yakub Kolas aldatu

Warm greeting from Belarusian Wikipedia! This year we celebrate 130. birthday of Belarusian great poets en:Yanka Kupala and en:Yakub Kolas Could you help us to translate articles into your unique and honourable language? Thank you in advance! --Rymchonak 11:47, 16 urtarrila 2012 (UTC)

  • I'll take a look. Unfortunatly I don't speak Belarussian, just a little bit of russian. But, sure I can translate it.-Drpolilla 13:01, 16 urtarrila 2012 (UTC)

Wikilari Antecessor aldatu

Ño!!! Ikusi dut 2001ean euskal wikipedian jada ari zinela!!!!! Ongi etorri berriz, aitite XD XD --Unai (esaidank) 20:46, 16 Apirila 2008 (UTC)

Orduan, 2001ean jada artikuluak baldin bazeuden, zergatik esaten da Euskal Wikipedia 2003an hasi zela? Azala garai hartan eraiki zelako? --Unai (esaidank) 21:09, 16 Apirila 2008 (UTC)

Sinadura aldatu

Iepa Dekano!

Ea ba, kontua da jada hainbat hartu-eman izan dituzula wikilari desberdinekin euren eztabaida orrian. Jakiteko zehatz-mehatz nork eta noiz idatzi duen komentarioa, wikipediaren arauetan dago sinatzea. Hau bukaeran ~~~~ idatziz lortzen da, honen ostean nire izen eta eztabaida orria agertuko den moduan. Ondo izan eta edozertarako galdetu.--Janfri; bai esan?   07:38, 17 Apirila 2008 (UTC)

Laguntza aldatu

Kaixo Antecessor! Wikitzearena... beno, ba ohar hori Josugonik jarri dizu, eta ikusi dudanean, ba nik wikitzea erabaki dut. Erraza da wikitzea, gehien bat artikulua kategoria batean sartzea, beste hizkuntza batzuekiko interwikiak sortzea eta izenburuak ondo jartzea da. Artikulua gehiago hobetzeko, loturak sor daitezke testu barruko hitz esanguratsuenetatik, eta artikulu honen kasuan, presidenteen txantiloia erabiltzea ere komenigarri da. Hori erraza da, begiratu jadanik eginda dagoen beste presidente bat (adibidez, Clinton) eta kopiatu txantiloia. Zalantza gehiago baduzu, galdetu.--Assar; (erantzun hemen) 08:02, 17 Apirila 2008 (UTC)

Kausalak aldatu

Ez dizut ulertu izenburu aldaketarena. Gerra terminoa hiztegi batuan dago [1]. Nik ere Euskal Herriko kontuak egitearen alde nago. Agian proiektu hau interesatuko zaizu. Hainbeste dago egiteko! --Unai (esaidank) 09:35, 19 Apirila 2008 (UTC)

Berriz irakurri dut eta orain ulertu dut! Arrazoi duzula uste dut. Arazoa MediaWikiren itzulpenean dago. Administratzaileren bati esaiozu aldatzeko!--Unai (esaidank) 09:37, 19 Apirila 2008 (UTC)
Kontua da MediaWikiren itzulpena ezin dudala nik aldatu. Horretarako administradorea izan beharra dago. TXiKiri eskatu ezaiozu, bera ibili ohi da itzulpen horiek egiten eta. --Unai (esaidank) 11:05, 19 Apirila 2008 (UTC)

Arrazoi duzu, bai, aldatu dut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:14, 19 Apirila 2008 (UTC)

Txantiloiak aldatu

Aupa, txantiloiaka erabiltzeko {{}} idatzi behar duzu [[]] idatzi beharrean. Adibidez, ezabatzeko artikuluetan {{ezabatu}} erabili behar duzu --Alfredo Beaumont 09:53, 4 Maiatza 2008 (UTC)

Bizitu aldatu

Konturatu barik idatzi dut bizitu, bai, bizi izan adierazi nahian; Elhuyarrek hirugarren adieran BIZI IZANen parekotzat jotzen du. Eta parekotzat erabili dut orain arte. Sarasolaren HAUTA LANERAKOAK ere badakar. Ez dut uste lehen adierarekin nahasten denik esaldi horretan, baina ondo ohartzeagatik.Anderrena 22:28, 6 Maiatza 2008 (UTC)

Euskal Herriko historia wikiproiektua aldatu

Egunon Drpolilla. Lan talde edo pwikiproiektu bat sortzeko, zuk zeuk egin dezakezu zuzenean. Wikiproiektu orria sortu eta gero Txokoan publizitate apur bat egin. Baina, onena, lehenik Historiaren inguruan idatzi dutenekin hitz egitea da. Horrela, irizpideak adostu eta indarrak bateratu ditzakezue. Euskal Herriko historiari buruz, nire ustez onena Wikiproiektu:Historia kideekin hitze egitea da. Gainera, Euskal Herriko historia wikiproiektua Historia wikiproiektuko atal bat izan daiteke, eta ez beste proiektu bat. Historia wikiproiektuko lankideak orriaren azpialdean daude (hemen), eta badirudi langileenak-edo Uterga eta Eren direla. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 09:28, 7 Maiatza 2008 (UTC)

Honen inguruan egia da promozio pixka bat egiteak merezi duela. Gutxienez beste lagun bat aurkitzen baduzu agian zabaldu edo bestleako lekuetan ere honen berri eman ahal duzue, jende gehiago erakartzeko. -Theklan · ezt  · @   21:28, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Gaizki dauden artikuluak aldatu

Kaixo Drpolilla! Ikusi dut txokoan jarri duzula gaizki zegoen artikulu baten inguruko azalpena. Beno, berez ez duzu hori zertan txokoan egin behar, nahikoa da ikusi duzun azrtikuluaren eztabaidan proposatzea edo oraindik hobe, zuzenean aldatzea! Hau da, akatsak aurkitzekotan zuk zeuk aldatu eta azkarrago edukiko dugu wikipedia duin bat! Ondo segi, aitite! -Theklan · ezt  · @   21:27, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Ondo, aldatu dut, ez naiz konturatu azalean zegoela. Hala ere azala ezin baduzu aldatu ere, hori administratzaileek bakarrik egin dezakete, azalean dauden beste gauza asko aldatu ahal dituzu, tartean urteurrenen txantiloia. Txantiloi hori aldatzeko {{hilabetea eguna}} bezalako formatua erabili behar duzu, adibidez, {{Ekaina 9}}. Hor duzu oinarria eta aldaketak egiteko lekua. Izan huntsa! -Theklan · ezt  · @   21:43, 9 Ekaina 2008 (UTC)

AEB wikiproiektua aldatu

Ideia ona iruditzen zait. Laguntzea nahi baduzu eskadazu laguntza. Besterik gabe, Andersalinas 12:04, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Filipinak aldatu

Ahhh, ondo da, barkatu.--Assar; (erantzun hemen) 20:55, 12 Abuztua 2009 (UTC)

Guda Filipinar-estatubatuarra aldatu

Aupa Antecessor. Artikuluaren izenburua erabakitzeko ikusi politika hau. Ondo izan. --Marklar 15:54, 15 urtarrila 2012 (UTC)

Orduan, iradokitzen duzuna Filipinar-estatubatuar Guda da? Niretzat ez dago arazorik...izan ere, neu be dudatan nengoen eta ez dut araurik topatu. Baieztatzen didazunean aldatuko dut. Ondo segi! -Drpolilla 16:53, 15 urtarrila 2012 (UTC)

Ba, bai. filipinar-estatubatuar gerra (Euskaltzaindiak gerra hobesten du) egokiagoa dela uste dut. --Marklar 17:37, 15 urtarrila 2012 (UTC)
Ok, aldatukot. Ta arau horiek guztiak non topa ditzaket? Ba, al dago bildumarik?

ondo segi! -Drpolilla 21:28, 15 urtarrila 2012 (UTC)

Bozkatutako politika guztiak hemen dituzu. Pila bat dira, ez arduratu. --Marklar 18:04, 16 urtarrila 2012 (UTC)
Deluxe Marklar. Begirada bat botako diet. Ondo segi!. -Drpolilla 08:38, 17 urtarrila 2012 (UTC)

Yanka Kupala aldatu

Kaixo, Drpolilla. Niregatik, aurrera artikulu horren itzulpenarekin ere! Oraintxe oso lanpetuta nabil Lur hiztegietatik euskal Wikipediara ekarritako artikuluak wikitzen; beraz, Yanka Kupala ere zuk itzultzen baduzu, primeran. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz   2012-01-16, 14:55

  • Ederto, biak nire kontu. Ondo segi! -Drpolilla 14:59, 16 urtarrila 2012 (UTC)

Igorren kanpainako egitandien kantorea aldatu

Kaixo, Drpolilla. Gaia hobeto aztertuta, arrazoi duzula ikusi dut, eta benetan ere egitandien kantorea dela (ikus Zehazki hiztegi, «cantar» sarrera: «cantar de gestas = egitandi kantore»). Oraintxe denboraz estu samar nabil, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiko artikuluak wikitzen, baina astia dudanean begiratu bat emango diet bielorrusiar idazle horien artikuluei. Segi horren fin lan egiten. --Xabier Armendaritz   2012-01-25, 09:43

Epa, Xabier,

egitandi kantorea oso egokia ikusten dut. Hiztegietan topatutakoa ez zitzaidan gustatzen; gesta-kanta baitiote. Salamat Po! -Drpolilla 10:02, 25 urtarrila 2012 (UTC)

Salomon aldatu

Iepe! Mugagabean jarri behar zen herrialde ;-) --Unai (esan) 22:26, 13 otsaila 2012 (UTC)

juer! eskerrik asko! -Drpolilla 06:26, 14 otsaila 2012 (UTC)

Kategoria berria sortzeko informazioa aldatu

Kaixo, Drpolilla. Uste dut ez dugula laguntza testurik horri buruz, baina artikuluak sortzen dakienarentzat ez da zaila. Nik honela egiten dut:

  1. Artikulu bati kategoria berri hori jarri (zuk dagoeneko egin duzu).
  2. Artikulu horrek ingeles wikipedian zer izen duen ikusi, eta wikipedia horretara lotzeko interwikia jartzen dut. Sortu nahi duzun kategoriaren kasuan: [[en:Nishizō Tsukahara]]. Horrela, bot batek gero gainerako interwikiak (erdal wikipedietarako loturak) jarriko ditu automatikoki.
  3. Horrekin, kategoriaren orria gordetzen dut eta gero kategoriak eransten dizkiot. Normalean, ingeles wikipedian begiratzen dut ea zer kategoria jarri behar diren.

Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2012-03-05, 08:46

Global account aldatu

Hi Drpolilla! As a Steward I'm involved in the upcoming unification of all accounts organized by the Wikimedia Foundation (see m:Single User Login finalisation announcement). By looking at your account, I realized that you don't have a global account yet. In order to secure your name, I recommend you to create such account on your own by submitting your password on Special:MergeAccount and unifying your local accounts. If you have any problems with doing that or further questions, please don't hesitate to contact me on my talk page. Cheers, DerHexer (eztabaida) 18:11, 14 urtarrila 2015 (UTC)

done, thank you! aldatu

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Translation request aldatu

Dear colleague, please translate the article about Belarusian writer en:Uladzimir Karatkievich/ de:Uladsimir Karatkewitsch. Thank you in advance. --Rymchonak (eztabaida) 09:13, 3 apirila 2017 (UTC)

Kontaktua aldatu

Kaixo ! aurreko batean e-posta bidali nizun gai bat aipatuz, baina akaso ez duzu jaso kontaktu zaharren bat dagoelako bertan. Hau irakurtzen baduzu, mesedez, esaidazu. Theklan (eztabaida) 14:52, 28 urria 2021 (CEST)Reply

kaixo Theklan! sentitzen dut erantzun ez izana, beranduegia da akaso, baina, nora bidali zenidan mezua? Drpolilla (eztabaida) 09:27, 6 iraila 2022 (CEST)Reply
Kaixo! Nik ere behar izan dut denbora honi erantzuteko! Bai, pixka bat berandu, hemen duzun e-postara bidali nizun, baina akaso jada ez duzu erabiltzen. Theklan (eztabaida) 18:28, 3 urria 2022 (CEST)Reply